Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

PAPILAREN HAUTAZKO ESFINTEROPLASTIA, OHIZ KANPOKO ANATOMIAGATIK ARRISKU ALTUA DUTEN KASUETAN

Egileak: F Mugica , G Urdapilleta , F Alzate , A Castiella , P Lopez , E Zapata , L Zubiaurre , U Goikoetxea , J.I Arenas

Aparatu Digestiboko zerbitzua. Donostia Ospitalea. Donostia


Sarrera

SARRERA Dibertikulu barneko papila, Billroth II, Roux-en Y anastomosia edo aurretiko esfinterotomiaren ondoriozko orbainagatiko papilaren estenosia, etab. bezalako ez-ohiko anatomia aurkezten duten koledokolitiasietan, esfinteroplastia edo papilaren zabaltze endoskopikoa, esfinterotomia baino aukera seguruagoa bezala aurkezten da. Koagulopatia-arazoak dituzten kasuetan ere berdin gertatzen da.

Helburuak

HELBURUAK ETA METODOA 2004ko otsailetik 2005eko abuztura bitartean, gure osasun-zentroan burutu diren CPR guztien atzera begirako ikerketa, papilaren zabaltze hidrostatikoarekin trataturiko kasuen indikazioA, efikazia eta segurtasuna aztertzeko helburuarekin.

Emaitzak

EMAITZAK 308 CPR ikertzen dira. 174 kasutan esfinterotomia (% 56) eta 25 kasutan zabaltzea (% 8,1) burutzen delarik. Zabaltzea burutzeko indikazioa, 10 kasutan (% 40) dibertikulu barneko papilagatik, 9tan (% 36) aldez aurreko esfinterotomiaren orbainagatiko estenosiagatik, 3tan (% 12) Billroth IIagatik eta 3 kasutan (% 12) papila txikia izateagatik ezartzen da. 17 kasutan kalkuluak antzematen dira kolangiografian. 18 kasutan (% 72), baloi-zundaz egindako dilatazio-arrastatze eta garbiketen ondoren kalkuluak edo behazun-hondarra bezalako materiala lortzen da. Erauzketa erabatekoa da 17 kasutan. Kasu 1ean hondar-kalkulu bat antzematen da, eta ondorioz 10 Fr-ko polietilenozko endoprotesi bat txertatzen da. Koledokolitiasiaren tratamenduaren efikazia % 100ekoa izan da gure seriean, kalkulu guztien erauzketarekin kasuen % 94an (% 95 KT +/-9), nahiz eta kalkulu horietatik 8, gutxienez 1,5 zentimetrokoak ziren. Konplikazioen indizea 5 kasukoa izan da (% 20, % 95 KT +/-7). Pankreatitis arina 4 kasutan (% 16, % 95 KT +/-14) eta berez mugaturiko odoljario atzeratua kasu 1ean, 20 eguneko ospitale-egonaldia eraginez.

Ondorioak

ONDORIOAK Papilaren zabaltze hidrostatikoa, efikazia handiko tratamendua da, konplikazio-indize nahiko altua duena, nahiz eta gure seriean konplikazioak garrantzi urrikoak izan diren.

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan