Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

BIHOTZEKO GUTXIEGITASUNAREN KOSTU OSPITALARIOA ETA BERE KASUISTIKA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 2004KO URTEAN

Egileak: I De Pablos Vaca, R Mtz de Morentín Rebolé, J Pinto Urizar, JM Silva Bau, AI Vitórica Leoz

Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza. Osasun Saila


Sarrera

SARRERA Bihotzeko gutxiegitasuna da heriotza gehien eragiten duen hirugarren kausa, infartuen eta iktusen atzetik. Bere prebalentzia gero eta handiagoa da, eta hori azaltzeko faktore asko daude: populazioaren zahartzaroaren luzapena, miokardio-infartua izan duten pertsonen bizi-iraupenaren igoera, hipertentsiodunen igoera (kontuan izan dezagun infartua eta hipertentsioa direla bihotz-gutxiegitasunaren lehenengo bi arrazoi nagusiak) eta tratamenduetan lortutako aurrerapenak. Ospitaleko jarduera aztertuz gero, bihotz-gutxiegitasunaren eragina hobeto ezagutu daiteke, bai aktibitateari, kostuari eta berriro ingresatzeko beharrizanari dagokienez.

Helburuak

HELBURUAK - Bihotzeko gutxiegitasunari dagozkion aldagai nagusien ikerketa deskriptiboa egitea. - Bere kostua aztertzea. Lan-hipotesi batzuen artean, bihotzeko gaixotasunak jarduera asistentzialean eta gastuan duen eragina aztertuko da.

Metodoak

METODOAK 2004an Osakidetzako ospitaleen jarduera asistentziala eta kostuak erabili dira. Datuak Kliniker eta Explo-GRD programen bidez lortu ditugu.

Emaitzak

EMAITZAK 1) % 79 kasu baino gehiago, 70 urtetik gorako pertsonak dira. 2) 2004an 3.662 paziente ingresatu dira bihotz-gutxiegitasuna dela-eta. Berringresuen tasa nabaria da (1,19 alta paziente bakoitzeko) eta horren ondorioz 4.736 alta izan ditugu gure ospitaleetan. 3) Gaixotasun horrek alta guztien % 2 eta kostuen % 2,4 adierazten ditu. 4) "Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak eta trastornoen kategoria" delakoa hartzen badugu diagnostiko nagusitzat, portzentajea igo egiten da; hain zuzen alten % 18,2 eta kostuaren % 33,7. 5) % 95 kasu baino gehiago, bi diagnostiko-talde erlazionatutan (DTE edo GRD deituetan) kokatzen dira: a) bihotz-gutxiegitasuna eta shocka biltzen dituen 127 zk.ko taldea eta b) bihotzeko gutxiegitasun kongestiboa eta bihotzeko arritmia biltzen dituen 544 zk.ko taldea, konplikazio eta komorbilitate nagusiarekin.

Ondorioak

ONDORIOAK Zahartzaroa luzatuko den heinean, bihotzeko gaixotasunak garatuko dituzten pertsonak ere gehiago izango dira; eta pazienteak egoki artatzeko beharko diren baliabideak ere bai.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan