Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

BIHOTZ-KIRURGIA EZ DIREN BESTE EBAKUNTZETAKO BIHOTZ-KONPLIKAZIOEN PREBENTZIOA

Egileak: I Emazabel , A Ikazuriaga , B Aznarez , S Telletxea , A Martin , A Arizaga

Galdakaoko Ospitalea. Anestesia eta Bizkortze zerbitzua


Sarrera

Sarrera Ebakuntza inguruko bihotz-morbilitatea arriskuaren sailkapen egoki bat eginez eta ebakuntza aurreko egoera klinikoa hobetzeko neurriak hartuz jaitsi daiteke. Gaixoen % 2-5ak izaten du arazo kardiologiko bat ebakuntza inguruko orduetan. Arazo guztien % 30etik % 60ra kardiologikoak dira, eta heriotza erdien zergatiak dira.

Helburuak

Helburuak Bihotzeko kirurgia ez den ebakuntzetan bihotz-arriskua gutxitzeko neurriak adieraztea.

Metodoak

Metodoak 1.- Arriskuen sailkapena • Gaixotasun koronarioa: garrantzitsuena da. Angina ezengonkorra izateak ebakuntza ondoren miokardioko infartu akutua edo bihotz-gutxiegitasun kongestiboa izateko arriskua esanguratsuki handitzen du. • Balbula-gaixotasuna: hemen aldaketa anatomikoez gain, aldaketa fisiologikoekiko adaptazioak garrantzi handia du. Endokarditisa eta gertaera tronboenbolikoak ere balbula-gaixotasunekin erlazionatzen dira. • Miokardiopatiak: ejekzio-frakzioa jaitsi dezakete eta odolaren irteera oztopatu; azken hau batez ere trenkadaren hipertrofiaren kasuan. • Arritmiak: Batez ere fibrilazio aurikularrak eta antikoagulazioaren beharrak. • HTA: ebakuntza atzeratzea gomendatzen da, TAS > 180 eta TAD > 110 direnean. • DM: berari lotutako gaixotasunengatik dauka garrantzia. • Odol-hodien gaixotasun periferikoa • Biriketako gaixotasunak: arriskua handitzen dute • Adina: inestabilitate hemodinamiko handiagoa daukate adin gehiago dutenek. • Loditasuna • Sexua • Anemia • Erretzea: ebakuntza aurreko orduetan ez erretzeak CO gabeko hemoglobina gehiago egotea sortzen du, eta honen ondorioz iskemia gertakizun gutxiago emango dira. Kirurgia egin baino 6-8aste lehenago da erretzeari uzteko unea. Bi aste aurretik uztea, ez uztea baino arriskutsuagoa da. • Ebakuntza aurretiko medikazioa ebakuntza arte hartzea gomendatzen da (salbuespenak salbuespen). 2.- Ebakuntza inguruko morbilitatea gutxitzeko neurriak Aipatutako arrisku faktoreak zuzentzeaz gain beste neurri batzuk har daitezke: • Beta-blokeatzaileak: morbilitatea gutxitzen dute. • Alfa agonistak • Kaltzio-antagonistak: miokardioaren oxigeno eskaintza/eskaera erlazioa hobetzen dute. • Estatinak: kardiopatia iskemikoarekiko babesa • Nitratoak • Errebaskularizazio koronarioa Ebakuntza perkutaneoa: aurretiko angioplastiak arriskua erdira dakar By-pass koronarioa: sintomak dituzten gaixoetan bakarrik Algoritmoa: ebakuntza aurretiko bihotz-ebakuntza

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan