Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

16. Osasun Jardunaldiak: Gaixotasun Kardiobaskularrak

LEVOSIMENDANAREN ERABILERA BIHOTZAREN HUTSEGITE AKUTUAN

Egileak: JJ Urrejola , E Mongil , I Sanchez , P Perez , M Arzuaga , A Arizaga

Galdakaoko Ospitalea. Anestesia Zerbitzuko partaideak


Sarrera

SARRERA Bihotzeko hutsegite akutuan erabiltzen diren medikamentuak beti daude berritzeko bidean, eta azkenekoz asmatutako botiketako bat levosimendana da.

Helburuak

HELBURUA Botika honen ondorio mesedegarriak eta kaltegarriak zeintzuk diren jakitea, horrela botikaren erabilera egokia egiteko: dosifikazio mailan, noiz erabili behar den jakiteko eta ea beste botika batzuk baino hobeagoa den jakiteko

Metodoak

METODOA Guk honako gaixoan erabili genuen: 56 urteko gizonezkoa, hanka bat galdua zuen leherketa baten ondorioz eta arrazoi beragatik shock septikoa egin zuen; gainera gaixo hau birika eta bihotzeko transplante baten zain zegoen, bihotza ehuneko 17an zebilen. Normalean erabiltzen ditugun botikak jarri eta gero ez genuen emaitza egokirik lortu eta gaixoari birritan geratu zitzaion bihotza, azkenik levosimendana erabili genuen honako dosifikazioarekin: 0,5 mikrogramo/ kilo / minutu 24 orduz. Emaitzak ikusteko Swanz-Ganz bat eta arteria erradial bat jarri genizkion.

Emaitzak

EMAITZAK Levosimendana erabili eta gero bihotzaren gastua igo eta biriken presioa jaitsi ziren, horrela eta beste botika batzuen laguntzarekin egoera hemodinamikoa, bihotzekoa eta biriketakoa lortu eta gero gaixoa etxera joan zen.

Ondorioak

ONDORIOAK Levosimendana beste botika batzuen ordez edota beste batzuekin espero diren ondorioak lortzen ez dituztenean erabil daiteke.Ondorio kaltegarririk ohikoena tentsio-jaitsiera da , horregatik tentsio sistolikoak 85etik gora egon behar du. Ondorio egokienak bihotz-gastuaren igoera eta birika-presioaren jaitsiera dira. Esan behar da 2005ean Europako Kardiologoen Elkarteak levosimendana haien bihotzeko hutsegite akutuen tratamendurako gida berrian sartu zuela.

Azken Berriak

Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikast...
Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan