Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

POSIZIO KIRURGIKOAREN ONDORIOZKO KONPLIKAZIOAK

Egileak: L Goitia , I Casado , A Ikazuriaga , I Emazabel , A Etxebarria , A Arizaga

ANESTESIA ETA BIZKORTZE ZERBITZUA, GALDAKAO-USANSOLOKO OSPITALEA


Sarrera

SARRERA Posizio kirurgikoaren helburua zirujauaren kirurgia-eremua erraztea da. Horretarako, batzuetan beharrezkoa izaten da pazientea fisiologikoak ez diren posizioetan jartzea, posizioaren ondoriozko konplikazioak sortuz. Azken hauek batez ere anestesiaturik dauden pazienteetan gertatzen dira jarraian datozen arrazoiengatik: Farmakoek eragindako erlaxazio muskularra Pazientearen babes-mekanismo fisiologikoen galera, hain zuzen ere, hipotentsioari aurre egiteko eman beharko litzatekeen odol-zainen uzkurdura fisiologikoa Pazienteek medikuari ezin ohartaraztea konplikazioek sorturiko klinikari buruz, adibidez, mina

Metodoak

GARAPENA Posizio kirurgikoen mota desberdinak daude kirurgiako prozeduraren arabera, aldi berean hauetako bakoitzak bere azpimota bereziak izanik: ahoz gorakoa, ahoz beherakoa eta alboko etzanerako posizioak, eta burua altxatutako posizioa. Guztien artean konplikazio gehien ematen dituztenak dira litotomiazkoa (ahoz gorako posizioaren azpimota bat), eta ahoz beherakoak eta alboko etzanerakoak, hain zuzen ere. Posizio hauek sortzen dituzten arazoak mekanismo desberdinengatik gertatu daitezke: trakzio-tirakada indarrengatik edo odoleztapen faltagatik. Konplikazio mota desberdin ugari eman daitezke, trakzio edo presio indarrez sorturiko ultzerak, lepoko mina, enbolia gaseosoa,... Hauen artean ohikoenak goiko eta beheko gorputz-adarretako neuropatiak dira (trakzio edo tirakada indarrez sorturikoak), batez ere nerbio kubital eta erradialarenak goiko gorputz-adarrean eta nerbio peroneoarena beheko gorputz-adarrean. Nerbio bakoitzaren anatomia eta ibilbidea gogoratu ondoren, trakzio-puntu ohikoenak eta hauek sorturiko klinika azalduko ditugu.

Ondorioak

ONDORIOAK Mediku anestesistaren eginbeharra da pazientearen posizioa zaintzea eta honen ondoriozko konplikazioak saihestea. Horretarako beharrezkoa da pazientearen fisiologia eta anatomia ezagutzea (bereziki zain, nerbio eta hezurretakoa), eta konplikazio bakoitzak sortzen duen klinika ezagutzea, ahalik eta diagnostiko azkarrena egin ahal izateko.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan