Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

ALDAKAKO DISPLASIAREN PREBENTZIOA

Egileak: R Domingo , M Urberuaga , L Tajada

ERIZAINTZAKO LEHEN LAGUNTZA, OSAKIDETZA


Sarrera

SARRERA Osasunaren prebentzio eta sustapeneko jarduerak, Erizaintzako Lehen Laguntzako kontsultako ohiko aktibitateen barnean egon behar dute. 1.000 jaioberritatik 20k, itxuragabetasun posturala azaltzen du. Hauetatik portzentaje bat aldakako lokadura edota luxazioa izango da. Gaitz honek ezintasun larrira eboluzionatzea oso litekeena da, baina baita saihesten erraza ere. Urtero 1.000tik 1,5ek jaiotzetiko aldakako lokadura iraunkorra izango du tratatzen ez bada. Hausturak baztertzeko, lepauztaiak ukitu behar dira, nahiko ohikoa izaten baita hausturaren bat gertatzea erditzean izandako traumatismoengatik. Bizkarrezurra ere bere luzera guztian ukitu behar da, hodi neuraleko anomaliaren bat adieraz dezakeen azaleko asimetria edo akatsen bila. Balizko jaiotzetiko aldakako lokadura iraunkorra, Ortolani eta Barlow-en maniobren bitartez aztertzen da, baina lokadura adieraz dezaketen tolestura edo asimetriak baloratu behar dira, haurra gora begira, etzanda eta hankak luzatuta dituelarik. Jaiotzetiko aldakako lokadura iraunkorra izateko arrisku-faktoreak daudenean (jaioberria neska izatea, atzetik aurrerako erditzea, familiako aurrekariak, etab.) bereziki kontuz ibili beharra daukagu, eta azterketan anomaliaren bat azalduz gero, bi aldaken ekografia bat eskatuko dugu haurra jaio eta hilabetera.

Emaitzak

PREBENTZIOA Aldaken ekografia egingo da haurra jaio eta 4-8 aste bitartean, edozein susmo klinikoren aurrean eta sistematikoki arrisku-taldeetako haurretan. 3 hilabeteraino, ekografiak fidagarritasun gehiago dauka. 4 eta 6 hilabete bitartean, X izpien bitartez lokadura konfirmatu ahal izango da, baina emaitza negatiboak ezin izango du berau baztertu. 12tik 15 hilabete bitarteko haurrarengan dagoeneko ikus daiteke kaltetutako hankaren laburtze bat. 18 hilabeterekin, ibiltzean atzerapena azalduko da, herrentasuna, ibilera ezegonkorra.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan