Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

BLOKEO LOKAL-ERREGIONALARI BURUZKO ZENBAIT GIDA PEDIATRIAN

Egileak: I Emazabel , LS Postigo , S Telletxea , N Calvo , A Arizaga

ANESTESIOLOGIA ETA BIZKORTZE ZERBITZUA, GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEA


Sarrera

Blokeoen funtsezko helburua kirurgia bitarteko eta kirurgia ondorengo analgesia bilatzea da. Teknika bakar moduan erabiltzeko kasuak gutxi dira pediatrian, benetako garrantzia kirurgia ondoren hartzen du teknika honek. Pediatrian maiztasun gehienez erabiltzen diren blokeoetako batzuk hauek dira: 1. Blokeo ilioinginal edo iliohipogastrikoa • Egokiespena: iztai inguruko kirurgian (herniorrafia, orkidopexia, hidrozelea…) • Teknika: goiko eta aurreko gune iliakoa ukituta eta hemendik zilborrerantz 1 zm eta berantz 1 zm. Hau da ziztatzeko gunea, pubiseko sinfisiaren aldera bideratua. Faszia zeharkatzen dela nabaritzerakoan, han sartu anestesiko lokala. 2. Blokeo peneanoa • Egokiespena: zakileko kirurgia guztientzat (zirkunzisioa, hipospadia, meatoplastia, uretroplastia…) • Teknika: zakila atzeraka botata Scarpa faszia zuzen mantentzen da. Orratza gune subpubianoan sartu perpendikularki hezurrarekin kontaktua izan arte, pixkatxo bat atzeratuta pubiseko sinfisiaren azpian sartu, alde bakoitza infiltratuz 3. Blokeo periunbilikala • Egokiespena: gune horren inguruko kirurgia guztiak • Teknika: zilborraren beheko atalak eta muskulu zuzenaren kanpoko marrak batzen dituen puntua da ziztatzeko gunea. Faszia zeharkatzerakoan nabaritzen den soinua erreferentzia ona da gunean gaudela jakiteko. 4. Saihetsarteko blokeoa (T10) • Egokiespena: T10 metamerak inerbatzen duen eremuko kirurgian da erabilgarria. Laparoskopiaz eginiko kirurgian oso erabilgarria da. • Teknika: lepauztaiko erdiko gunea eta azken saihetsak elkartzen dituen puntua ziztatzeko gunea 5. Blokeo amigdalarra • Egokiespena: amigdalektomia, betiere anestesia orokorraz lagunduta. • Teknika: lehenik atzeko zutabea infiltratu, gero aurrekoa eta azkenik goiko eta bekoak infiltratzen dira. 6. Belarrietako blokeoa • Egokiespena: kanpo-belarriko kirurgiarako- • Teknika: V deritzon teknikan oinarritzen da, belarriaren aurreko eta belarriaren atzeko gunean infiltratzen da, bide osoan zehar anestesikoa ipiniz.

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan