Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

PAGET GAIXOTASUNA. 108 KASUREN IKERLANA

Egileak: O Fernandez , I Torre , JM Gorordo , ML Garcia , E GalĂ­ndez , JF Garcia , E Ucar , JM Aranburu

ERREUMATOLIGAKO ZERBITZUA, BASURTOKO OSPITALEA


Sarrera

SARRERA 108 Paget gaixoren ikerlan baten posterra erakustea.

Helburuak

HELBURUAK Gure sailaren aldagaiak deskribatzea (ezaugarri klinikoak, jatorria, hezurduran dituen kokaguneak, konplikazioak, familian izandako beste kasuak, etab.).

Metodoak

MATERIALAK ETA METODOAK Basurtuko Ospitaleko Erreumatologia zerbitzuan Paget gaixotasuna diagnostikatu zitzaien 108 pazientek osatutako sailaren ikerlana adierazten da, hauen adin-tartea 47 eta 92 urtekoa izanik. 2000. urteko urtarriletik 2006.eko urrira arteko epealdia hartu zen kontuan.

Emaitzak

EMAITZAK % 64,8 gizonezkoak ziren. Batez besteko adina 67,4 urtekoa (muga 47-92 izanda). Kasuen % 78,8a poliostotikoa izan zen. Kasuen % 81ean lehendabiziko sintoma hezurretako mina izan zen. Jatorri geografikoaren arabera: Gaztela eta Leongo % 54, Euskadiko % 17,2 eta Galiziako % 6,4. Hezurduran gaixotasunak maizago kaltea sortzen zuen kokagunea pelbisa izan zen (% 73,4), burezurra izanik kaltetzen zen bigarren gune sarriena (% 9,6), eta maiztasun gutxiagorekin gerrialdeko bizkarrezurra, erreinezurra, toraxeko bizkarrezurra, femurra, tibia eta humeroa. Arrisku gehien duten kokaguneak honako hauek izan ziren: burezurra (% 9,6), dortsala (% 4,6), humeroa (% 12,9) eta orno lunbarrak (% 4,3). Konplikazio erlazionatuak: gorreria, % 59,4; bihotzeko arazoak, % 20,5; hausturak, % 16,2; hezurren itxuragabetasuna, % 11,8; koxartrosia, % 7,5; minbizia, % 9,7 eta adenoma baten ondorioz sorturiko hiperparatiroidismoa, %3,2. Degenerazio gaiztorik ez zen ikusi. Senideen artean aurrekariak % 9,7 kasutan behatu ziren. Paziente bakar batean hezur biopsia egiteko beharra izan genuen.

Ondorioak

ONDORIOAK Gure serieko pazienteen jatorria kontuan hartuta, batez ere Gaztela eta Leongoak, Euskadikoak eta Galiziakoak zirela sumatu genuen. Arrisku altuko kokaguneetan erasan esanguratsua egon zen (burezurra, errakisa, humeroa). Degenerazio gaiztorik ez genuen aurkitu. Beste serieekin alderatzean, ez zen diferentziarik aurkitu.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan