Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

INFLAMAZIO ARTIKULARRAREN TRATAMENDUA ISOTOPO ERRADIAKTIBOEKIN. ERRADIOSINOBIORTESIA

Egileak: A Otondo , C Estebanez , E Goñi , C Gil

MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ZERBITZUA, NAFARROAKO OSPITALEA


Sarrera

Gehienetan, bai artritis inflamatorioetan bai artrosietan, kalteak sinobitisagatik ematen dira, minarengatik mugikortasuna gutxitzen da eta azkenean artikulazioen desegitea sorrarazten du. Tratamendu lokala tratamendu sistemikoaren osagarria da. Erradiosinobiortesia 50eko hamarkadatik erabiltzen da. Isotopo erradiaktibo batek emititutako erradiazioen bitartez mintz sinobialaren berreraikuntza (ortesia) egin nahi da. 2-5 mmz zatiki koloidal injektatzen da suspentsioan erradionuklidoarekin artikulazioaren barruan, makrofago sinobialak fagozitatzeko eta horrela erradionuklidoak artikulaziotik ezin du ihes egin. Gaur egun eradionuklido “beta” emaileak erabiltzen dira, gamma osagaien erradiazio minimo edo hutsalekin, artikulazioaren arabera energia desberdinekin, sinobiala ez zeharkatzeko eta ondoko ehunetan kalterik ez egiteko. Ytrio-90a (3,6 mmz sartzen dira batez beste) artikulazio handientzat —belauna adibidez—, ernio-186a (1,2 mmz sartzen dira batez beste) tartekoentzat eta erbio-169a (0,3 mmz sartzen dira batez beste) artikulazio txikientzat. Eradiosinobiortesiaren ondoren nekrosi zelularra sortzen da, eta jarraian zelula inflamatorioen proliferazioa eta hiperemia sinobiala murrizten dira. Geroago sinobiako biloen estromaren esklerosia eta fibrosia sortzen dira, azkenean filtrazio sinobiala eta erreabsortzioa edo birxurgapena ere gutxitzen dira. Eradiofarmakoen banaketa frogatzeko artrogammagrafia bat egiten da. Injektatutako erradiofarmakoak duen balaztaketa-erradiazioa aprobetxatuz, edo gamma erradiazioaren bidez (renio-186aren kasuan) edo batera injektatutako erradiotrazadore elkartu batek (normalki perteknetato-99m-Tc-ak) igorritako gamma erradiazioen bidez artikulazioaren gammagrafia egiten da. Artikulazioen barnean erradiofarmakoaren banaketa homogeneoa izaten denean lortzen dira emaitza hoberenak. Lortutako emaitzak oso desberdinak dira kontsultatutako sailetan, faktore askoren arabera: artikulazio mota, estadio ebolutiboa, gaixoen aukeraketa, erabilitako teknika, etab. Hobekuntza ematen da gaixoen% 40tik % 100 arteko kopuruan. Zati bigunen gammagrafiak tratamenduaren emaitzak baloratzea baimentzen du, bere aurkikuntzak sinobitisaren sintoma klinikoekin (mina, hantura, eragozpen funtzionala, isuria, artikulazio hiperemikoa, etab.ekin ) erlazionatzen direlako.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan