Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

OSTEOPOROSIA DUTEN PAZIENTE-SAIL BATEAN, CTx MARKATZAILEA ERABILIZ, BIFOSFONATOEKIN EGINIKO TRATAMENDUAREN ERAGINKORTASUNAREN BALORAZIOA

Egileak: I Torre , O Fernandez , ML Garcia , E GalĂ­ndez , JM Gorordo , JM Aranburu , E Ucar , JF Garcia

OSTEOPOROSI UNITATEA. ERREUMATOLIGAKO ZERBITZUA, BASURTOKO OSPITALEA


Helburuak

HELBURUAK Gure inguruan bifosfonatoak (errisedronatoak eta alendronatoak) hartzen dituzten osteoporosi diagnostikodun pazienteen artean, hauen eraginkortasuna frogatu nahi zen. Pazienteen jarraipena egiteko Telopeptido karboxi-terminala (CTx) markatzaile gisa baliozkoa ote zen ikertzeko asmoa zegoen.

Metodoak

MATERIALA ETA METODOAK Dentsitometria (DEXA) bidez diagnostikaturiko osteoporosien artean, bifosfonatoak hartzen zituzten pazienteak aukeratu ziren ikerlan prospektibo bat egiteko. CTx maila birritan neurtu zen, lehendabizi bifosfonatoekin hasi baino lehen eta bigarren aldiz hiru hilabete pasa ondoren. Bi determinazioen konparaziozko ikerketa egin zen.

Emaitzak

EMAITZAK Hirurogeita hemezortzi pazienteen saila lortu zen. CTx-aren balio patologikoa % 5,1 kasuetan behatu zen bakarrik tratamendua hasi baino lehen. Batez besteko CTx-aren balioak bifosfonatoekin hasi baino lehen 394 pg/ml-koa eta hiru hilabete pasatuta 186 pg/ml-koa izan ziren, balioa % 53 gutxitu zelarik. Tratamendua hartuta CTx-aren balioa % 94 kasutan gutxitu zen. Errisedronatoekin eta alendronatoekin lorturiko emaitzak konparatuz, desberdintasun esanguratsurik ez zen aurkitu.

Ondorioak

ONDORIOAK CTx-a tratamendu antierresortiboaren eraginkortasuna balioesteko erabilgarria da. Bifosfonatoek hezur-erresortzioaren inhibizioan eragin handia dute. Errisedronatoa eta alendronatoa konparatuz, desberdintasun esanguratsurik ez dago.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan