Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

BELAUNEKO PROTESIETAN MOBILIZAZIO GOIZTIARRA EPIDURALA ERABILIZ

Egileak: JJ Urrejola , R Larrazabal , JM Arana

ANESTESIA ETA BIZKORTZE ZERBITZUA, DEBA GARAIKO OSPITALEA


Sarrera

SARRERA Belauneko protesietako ebakuntzetan oso garrantzitsua da mobilizazio goiztiarra eta hori lortzeko mina egoki kontrolatu behar denez, epidurala lagungarria da.

Helburuak

HELBURUA Epiduralaren bidez mina kontrolatzea eta horrela lehenengo 24 orduetan belaunaren mobilizazioa hastea, horrekin gaixoak ohean egon behar duen denbora gutxitzen dugu eta ondorioz sendatzea bizkortzen dugu.

Metodoak

METODOA Belauneko protesiko ebakuntza egindako 52 gaixori epidurala ipini genien; horietatik 36 emakumeak ziren eta 16 gizonezkoak, denak ere 62-83 urtera bitartekoak eta ez zuten eragozpen edo kontraindikaziorik (koagulazio normala, ez zuten infekzio sistemikorik, ezta epidurala eragozteko beste edozein gaixotasun ere). Epidurala L2-3 edota L3-4 bizkarrezurreko tarteetan ipini genuen, betiere asepsia-neurriak hartuz eta kontuan edukiz anestesia odol sistemikoan eta intraduralki ez sartzeko prebentzio-neurriak. Ebakuntza ondoren lebobupibakaina % 0,125eko perfusioan jartzen genien, 8 ml orduko abiaduran eta gero hurrengo 48 orduetan mina kontrolatzen genien eskala baten bidez (0tik 10era).

Emaitzak

EMAITZAK Minaren kontrol egokia lortu dugu, % 97ak hirutik beherako mina izan duenez. Mobilizazioak traumatologoak erabaki duenean hasi dira,94an minik barik. Ez dugu eduki arazo garrantzitsurik, ez baita egon hematoma edota infekzio epiduralik.

Ondorioak

ONDORIOAK Belauneko protesietan anestesia epidurala egokia da mina kontrolatzeko, mobilizazio goiztiarra lortuz eta horrela gaixoa arinago mugitu eta etxera joan daiteke. Honen ondorioz tronbosi gutxiago eta arazo sozial gutxiago daude eta bide batez, berrospitaleratzeagatiko gastu ekonomikoak murriz daitezke.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan