Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

4.2 Tuberkulosiaren azken datuak gipuzkoan eta debagoienean

Egileak: Iñaki Peña Bandres, Jose Luis Hernandez Indurain, Luis Martin Verdes, Edurne Bikuña Ugarte, Martin Aperribai Ulazia

Debagoienako Ospitalea - Barne-Medikuntza; Gipuzkoako Mendebalde Eskualdea - TBKren kasuen kudeatzailea; Debagoienako Ospitalea - Erradiologia


Sarrera

SARRERA Tuberkulosiak (TBK) gero eta intzidentzia handiagoa dauka herrialde garatuetan azken urteotan, munduko beste herrialde batzuekin konparatuz gero arazo txikiagoa bada ere. Euskal Herrian ere hauxe ikusten ari gara, eta gure lantokia den Debagoienako eskualdea Gipuzkoaren barruan kasu gehien daukatenetakoa da.

Helburuak

HELBURUAK Komunikazio honekin azken urteotako datuak aurkeztu nahi ditugu, hausnarketarako eramandakoak: Alde batetik, osasun sistema publikoaren barruan gero eta koordinazio handiagoa dago diagnostikoa eta tratamendua egin ahal izateko, eta bestetik azaltzeko erraz ez diren faktoreengatik intzidentzia ez da nahi beste jaisten.

Metodoak

METODOAK Gipuzkoan Tuberkulosia Kontrolatzeko Programak emandako informazioa miatu eta datu orokorrak eta eskualdekoak aztertu ditugu.

Emaitzak

EMAITZAK Gipuzkoan TBKren intzidentzia jaitsi egin da etengabean 1997tik 2005 arte, baina 2006an gorakada txikia eduki izan dugu, 2007an berriro jaitsiz. Bestela, gaixo baziliferoen intzidentzia jaitsi egin da 1998tik. Iaz tabakismoa eta gaixotasuna duen pertsona batekiko harremana izan dira arrisku faktorerik sarrienak, gaixoen %1,6a GIBek ere kutsatuta zeuden eta %9,4a soilik espainiar estatutik at jaiotakoak ziren. Diagnostikoan, QF hasi gara erabiltzen 2006tik. Gaixoen arrisku kontaktua gero eta gehiago antzematen ari dira azken urteotan, eta horien guztien %25ak inguru tratamenduak (TILT) hartu du. Debagoienako eskualdea (Arrasate, Bergara, Oñati eta abar) kasu gehien eduki duen bigarrena izan da 5 aldiz azken 7 urteotan probintziaren barruan.

Ondorioak

ONDORIOAK Munduko beste herrialde batzuk dauzkaten intzidentzia altuetatik urrun egon arren, espainiar estatua Europako estatu gehienen tasatik gora dago oraindik. EAEren barruan, Gipuzkoa da tasarik altuena daukana, eta probintziaren barruan Debagoienak du bigarren altuena.

Azken Berriak

Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...
Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan