Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.2 Aorto-bifemoral protesi baten infekzioa: kasu bat

Egileak: Roberto Gomez Vivanco, Maite Izagirre LoroƱo, Aitziber Salazar Agorria, Esther Bravo Ruiz, Belen Viviens Redondo, Natalia de la Fuente Sanchez, Melina Vega de Ceniga, Luis Estallo Laliena, Vicente Portugal Porras

Galdakao-Usansoloko Ospitalea - Angiologia eta Hodietako Kirurgiako Zerbitzua


Sarrera

KASU KLINIKOA 69 urteko gizona, erretzailea, hipertentsiboa, diabetikoa eta orain dela 3 urte by-pass aorto-bifemoralez operatua izan zen hanketako iskemia larria zela eta. Iturri zehatzik gabeko sukarragatik etorri zen ospitalera. Ateratako odol kultiboetan Candida albicans agertu zen. Egindako eskanerrean protesiaren inguruan airea topatu zen. Markatutako leukozitoen gammagrafian sabel erdian kaptazioa ikusi zen, azterketa goiztiarretan zein berantiarretan, eskanerrean topatutakoa baieztatzen. Flukonazolekin hasi zen tratamendu antibiotikoa. Pazientea operatua izan zen protesia kenduz, by-pass axilo-bifemoral berri bat eginez, hanketara odola eramateko. Ebakuntza osteko egonaldia konplikaziorik gabekoa izan zen. Gaur egun bizirik dirau.

Metodoak

SARRERA Protesi baskular baten infekzioa konplikazio arraroa da (%0.5-3), baina oso larria, erikortasun (amputazio -40) eta hilkortasun (-25) handiari lotuta baitago. Bere diagnostikoa ez da erreza eta zenbait proba egin behar da baieztatzeko. Aipatzekoak dira eskanerra eta markatutako leukozitoen gammagrafia. Tratamendu desberdinak daude, baina klasikoki protesiaren kentzean eta by-pass extranatomiko berri bat sortzean datza. Tratamendu kirurgikoaz aparte, epe luzerako tratamendu antibiotikoa derrigorrezkoa da.

Ondorioak

IRUZKINA Protesien infekzioa oso konplikazio larria da. Berataz pentsatu behar dena eta baieztatzeko probak egin behar dira. Klasikoki haren tratamendua protesiak kentzea eta by-pass extraanatomiko berri bat sortzea izan da, tratamendu antibiotikoari lotuta.

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan