Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

4.16. ISOLAMENDUETAN HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Egileak: Laura Briongos Albalate, Etxaurren Ibarrola Atxa, Larraitz Iturbe Aldai, Maria Angeles Ruiz de Azua Velasco, Aitziber Salinas Ruiz de Infante, Iratxe Urtaran Ibarzabal

Santiago Ospitalea – Zainketa Bereziak; Txagorritxu Ospitalea – Traumatologia; Txagorritxu Ospitalea – Onkologia; Arabako Ospitale Psikiatrikoa - UPR; Gasteizko Olagibel Anbulatorioa - Pediatria


Sarrera

SARRERA Isolamenduei buruzko gomendioak ezinbestekoak dira ospitaleko infekzioen kontrola, zaintza eta prebentzioa lortzeko. Nahiz eta osasungintzako langileria arlo honetan oso kontzientzatuta egon, gaur egun, infekzio nosokomialak arazo garrantzitsua izaten jarraitzen du. 1994.urtean, INOZ batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-langileei zuzendutako “Infekzio Nosokomialaren kontrolerako arauen eskuliburua” argitaratzen du. 1997.ean “Centers for Disease Control”ek argitaratzen dituen azken gomendioak gehitzen ditu.

Helburuak

HELBURUA Isolamenduetan hartu beharreko neurriak birpasatu eta deskribatu.

Metodoak

METODOAK Sei erizain osatutako lan taldea eratuta, INOZ batzordeak argitaratutako eskuliburuaren birpasaketa.

Emaitzak

EMAITZAK Bi neurri mota bereizten dira:  Neurri estandarrak: ospitalean ardurapean dauden gaixo guztiei ezarritako neurriak dira, euren diagnostiko edo ustezko infekzio-egoeraz independentea delarik.  Transmisioan oinarritutako neurriak: neurri hauek, patogeno garrantzitsuez edo oso kutsagarriak izan daitezkeen infekzioak dituztela jakin edo susmatzen den gaixoei zuzenduta daude. Neurri hauen helburua, ospitale barruan infekzio horien hedapena geldiaraztea da. Hiru neurri mota daude: • Airezko Transmisioan oinarritutako neurriak • Tanten bidezko Transmisioan oinarritutako neurriak • Ukipeneko Transmisioan oinarritutako neurriak

Ondorioak

ONDORIOAK Isolamenduetan hartu beharreko neurriak birpasatuz, gure eguneroko lana hobetzen dugu.

Azken Berriak

Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...
Aitor Montes (familia-medikua): "Ur txikitan adimen urriak"
Esan ohi da gizakia dela harri berarekin behaztopatzen den izaki bizidun bakarra, hau da, ikasten ez omen duen bakarra. Jakinda beste animalia guztiak baino askoz urrunago joan garela, mundua gure neurrira aldatzerainokoan. Ikasi, ikasi egiten dugu; ez ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan