Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.39. Giza papilomabirusaren genotipoak emakumezkoen laginetan basurtuko ospitalean 2007. Urtean

Egileak: Mercedes Sota Busselo, Loreto Garcia Lagarejos, Ana Isabel Morla Ansual, Ana Maria Butron Vega, Maria Isabel Zabala Eiguren, Maria Jesus Fernandez Peña, Ana Rosa Bueno Legido, Paloma Liendo Arenzana, Raquel Blanco Gonzalez, Ramon Cisterna Cancer

Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekzio Kontroleko Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Giza papilomabirusak (GPB) larruazal eta mukosetan infekzioak sor ditzake. Ehun eta hogei GPBaren genotipoak baino gehiago ezagutzen dira. Hauetatik, 40 inguru genitaleko mukosak kutsatzen dituzte. Genotipo hauetako batzuk umetoki-lepoko minbizia eragin ditzakete. Birus horiek duten ahalmen onkogenikoaren arabera, mota ezberdinetako genotipoak sailkatzen ditugu: arrisku txikiko GPBak (6, 11, 40, 42, 53, 54, 57, eta abar), litezkeen arrisku handiko GPBak (26, 53 eta 66) eta arrisku handiko GPBak (16, 18, 31, 33, 35, 39, 45, 51, 52, 56, 68, 73 eta 82 genotipoak). 6, 11, 16 eta 18 genotipoak ohikoenak dira munduan zehar.

Helburuak

HELBURUA 2007. urtean zehar Basurtuko Ospitalean emakumezkoen laginetan detektatutako GBParen genotipoak aztertzea.

Metodoak

MATERIALAK ETA METODOAK GPBaren genotipoak detektatzeko bidalitako 314 laginak aztertu dira. Erabilitako metodoak hurrengoak izan dira (denak Roche Diagnostic-arenak): genomaren erauzketa egiteko, Cobas AmpliprepTM Total Nucleic Acid Isolation, amplifikazioa egiteko, Linear Array HPV Genotyping test, eta Hibridazioa burutzeko Linear Array Detection kit.

Emaitzak

EMAITZAK Emakumeen batez besteko adina 36,27 izan da. Hirurehun eta hamalau laginetatik 277 (%88,22) umetoki-lepokoak izan dira. GPBa 180 laginetan (%57,32) detektatu da. GPBaren genotipoak 124 laginetan (%68,89) arrisku handikoak, 12 laginetan (%6,67) ahal diren arrisku handikoak eta 44 laginetan (%24,44) arrisku txikikoak izan dira. Laurogeita sei kasutan (%47,78) genotipo bana aurkitu da eta 94 kasutan (%52,22) genotipo bat baino gehiago. Genotipoak arruntenak 16 (57 kasu, ,35) eta 6 (25 kasu, %5,85) izan dira. Arrisku handiko genotipoen artean, 16 (%26,27), 56 (%8,76), 52 (%7,37), 31 (%6,91) eta 18 (%6,91) izan dira arruntenak; arrisku txikiko genotipoen artean, berriz, 6 (,4), 54 (,36), 81 (,67), eta 61 (%9,55).

Ondorioak

ONDORIOAK Aurkitutako arrisku handiko ohikoena 16 genotipoa izan da eta arrisku txikiko genotipoen artean seigarrena. Infekzio gehienak arrisku handiko genotipoek sortutakoak izan dira. Hala ere, 18 eta 11 genotipoak ez dira gure inguruan hain arruntak izan.

Azken Berriak

Nola aldatzen da gure hizkuntza zahartzen goazela?
Euskaraz hitz egiteak eta hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ba ote du eraginik zahartzaroan? Eman izena EHUk antolatutako ikerktea honetan.  60 urtetik gorako euskaldunak bilatzen ari dira, ama hizkuntza euskara edo gaztelania izanik. Proba ko...
INGUMA datu-basea, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu
Orain dela 25 urte, Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Inguma datu-basea abiatu zuen. Urte hauetan, unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko inf...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan