Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.42. Infekzio anitza gaixo transplantatu batengan

Egileak: Gorka Gartzia Erauzkin, Nerea Odriozola Argoitia, Ainhoa Intza San Salvador del Valle

Gurutzetako Ospitalea - Nefrologia Zerbitzua


Sarrera

HARRERAREN MOTIBOA Sukarra eta arnas aparatuko sintomak dituen gaixo transplantatua.

Helburuak

AURREKARIAK 54 urte, nefroangioesklerosiak eragindako giltzurrun gutxiegitasuna, 11 hilabetez dialisi peritonealean egon ondoren giltzurrun transplantea jaso zuena. Transplantea egin zenean ez zitzaion eman Zitomegalobirusaren aurkako profilaxirik, birus horren serologia positiboa zutelako bai emaileak bai hartzaileak. Alta unean Kreatinina 2,5 mg/dl zen. Errefusaren aurkako tratamendurako Takrolimus, Mikofenolatoa eta Prednisona jaso zuen.

Emaitzak

BILAKAERA Oraingo gaixotasuna: Transplantetik 3 hilabete igaro eta gero, eztula eta karkaxa zornetsuarekin hasten da, eta 15 egun geroago sukarra, hotzikarak, ondoez orokorra eta eskuineko min pleuritikoa ditu. Miaketa larria zirudien, 38 graduko sukarra, tentsio arteriala 170/100, arnas maiztasuna 26 minutuko, roncus eta txistu-hotsak biriketako aukultazioan eta 2 larruazalpeko nodulu mugikor, 1 cm-koak, bata eskuineko sabelaldeko alboan eta bestea ezkerrekoan. Analisian 11600 leukozito/mm3 (%6 forma gazteak), Hemoglobina 10,3 gr/dl, Fibrinogenoa 845 mg/dl, gernuko sedimentu normala, Kreatinina 3,3 mg/dl, Urea 120 mg/dl, Albumina 2,5 gr/dl, pH 7,45, PO2 84 mmHg, PCO2 27 mmHg, CO3H 19 mEq/l, oxigeno asetasuna %97. Toraxeko X-izpietan 3 nodulu, haietako bat hutsune eta airearekin. OTAn, 4,5 cm-ko irudi bat eskuineko ertaineko lobuluan eta beste antzeko bi beheko eremuetan. Odol, gernu eta gorotz kultiboak negatiboak ziren. Bronkoskopia eta bronkio-albeolo garbiketan eta eskuineko birikako beheko noduluan egindako ziztadan Nocardia asteroides eta Pneumocystis carinii hazi ziren. Abdomeneko nodulua drainatzean Nocardia asteroides-a hazi zen. Odolean Zitomegalobirusaren antigenoa eta hazkuntza positiboak izan ziren. Tratamendurako Trimetroprim-Sulfametoxazol eta Ganziklobir erabili ziren. Nahiz eta hasieran bilakaera egokia izan, hiru aste geroago kateterrak eragindako septizemia bi (Staphylococcus aureus eta Candida albicans) eta aholegarrak (Herpesbirus sinplea 1) izan zituen; hori dela eta Teikoplanina, Flukonazol eta Aziklobir gehitu ziren. Horren ondoren bai sintomak bai X-izpiko irudiak hobetu ziren eta alta jaso zuen. Kreatinina 2,8 mg/dl zen eta tratamenduari Azatioprina gehitu zitzaion.

Ondorioak

ONDORIOAK Kasu honek erakusten du gaixo transplantatuek mota askotako infekzioak hartzeko daukaten arrisku handia. Nahiz eta oraingo honetan bilakaera ona izan, infekzioak dira gaixo transplantatuen heriotza-zergati nagusia.

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan