Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 28- Menopausia gaur egun

Egilea: Miren GarbiƱe Aldalur

Erizaina. Zumarragako Ospitalea.


Sarrera

Gure ama-amonaren garaian menopausia naturalki, eta “pasatu beharreko prozesu bat bezala onartzen zen. Gaur egun ordea, emakumearen egoera erabat aldatu da (lana etxetik kanpo, gizarte -harremanak ugaritu, bidaiatu...) ondorioz menopausiaren kontzeptua aldatu egin da eta emakumeak gero eta gehiago etortzen dira peri-menopausiari buruzko informazio eske ginekologiako kontsultetara.

Helburuak

Menopausia ikuspegi fisiologiko eta natural batean oinarrituz, sintoma, tratamendu eta aholkuei buruzko informazio argia ematea.

Metodoak

Ginekologiako kontsultetan eta osasun zentroetan informazioa banatu dugu. Hauexek izan dira argitutako gaiak: perimenopausia eta menopausiaren arteko ezberdintasunak, noiz den menopausia fisiologikoa, zeintzuk diren sintomak, osasun aholkuak eta tratamendu mota ezberdinak. Urola telebistan eta ospitalean (langileentzako) hitzaldiak eman ditugu. Azken horretan, ea langileek menopausiari buruz zuten ezagutza egokia zen eta zituzten zalantzak ea argitu dituzten jakiteko asmoz hitzaldiaren hasieran eta bukaeran inkesta bat banatu zaie.

Emaitzak

Bai osasun zentratuetako emakumeak eta bai ospitaleko langileak menopausiari buruzko informazioa lortu dute beraien ezagutza sakonduz. Urola telebistaren bidez Urola garaiko emakumeek informazioa dute.

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan