Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 29- Nahitako medikamendu intoxikazioak larrialdi zerbitzuan

Egileak: Nora Olazábal , Iñaki Kerexeta , Reda Rahmani , Zuria Alonso , Lucía Pérez , Alejandra González

Psikiatria eta Psikologia Unitatea. Basurtuko Ospitalea


Sarrera

Nahitako medikamendu intoxikazioak larrialdi zerbitzuetako gaixoen %1 inguru izaten dira. Nork bere buruaz beste egiteko erabilitako metodoen artean ohizkoena da. Geroz eta sarriagotan gertatzen dira eta larrialdi zerbitzuan lan egiten dugunon artean kezka handia sortzen du. Benzodiazepinak izaten dira intoxikazioan erabilitako sustantzia ohizkoena eta heriotza tasa baxua suposatzen dute.

Metodoak

Urtebetean (2009/02/01-2010/02/01) larrialdi zerbitzuan izandako nahitako medikamendu intoxikazio guztiak jaso ziren, 348 izanik guztira. Hauetatik, 73 pertsonaz osaturiko lagin aleatorioa eratu zen erabilitako medikamenduak, jasotako psikiatria arloko diagnostikoak, intoxikazioaren arrazoiak eta pazienteen berezitasun sozio-demografikoak deskribatzeko. Bereziki lagin honetako 45 emakumeen datuak aurkezten ditugu lan honetan.

Emaitzak

Gaixoen %61,8 emakumezkoak izan dira (n=45). Lagin honetako pertsonen adinaren bataz bestekoa 41.64 urteetakoa izan da, %79.5a estatu espainiarrekoak izanik. Hego amerikarrak aldiz %9.1a izan dira. Emakumeen artean intoxikazio gehien ezkonduek egin dituzte (%41.7a), gizonezkoen artean aldiz, ezkongabeek (%60.87a). Emakumeen artean gehien erabilitako botikak benzodiazepinak izan dira, %57.8a. Hurrena benzodiazepina eta antidepresiboak aldi berean hartu dituztenak (.3a). Psikiatria arlokoak ez diren botikak, aldiz, gizonek hartzen dituzte maizago (%25a gizonezkoek eta .6a emakumeek). Emakumeen kasuan intoxikazio gehienak ez dira bestelako sustantzia edo jokaeraz lagundutakoak. Gizonen %32.1ak botikaz gain alkohola edaten du eta emakumeen artean berriz .1a besterik ez dira. Bestalde, aurretiko diagnostiko ohizkoena antsietatea -depresioa da emakumeengan (%42.2a) eta gizonengan, aldiz, aurretiko diagnostikorik eza da arruntena (%28.6a). Intoxikazioa egiteko arrazoiari dagokionean emakumeek familia eta bikote arazoen ondoren hartzen dituzte botikak (%48.9a), eta gizonek aldiz emakumeek baino maizago izaten dute suizidio nahia arrazoi nagusi gisa (%32.1a). Gaixo gehienek alta jasotzen dute intoxikazioa pasatakoan. Psikiatrian ospitaleratzen diren emakumezkoak gutxiago dira (.3a) gizonezkoak baino (%25a).

Ondorioak

Nahitako medikamendu intoxikazioak oso ohizkoak dira larrialdi zerbitzuan. Gehienetan emakumezkoak izaten dira nahitako medikamendu intoxikazioak egiten dituztenak. Gure laginean ikusitakoaren arabera, emakume ezkonduak, estatukoak eta adin ertainekoak izaten dira sarri. Aurretiko diagnostiko arruntena antsietatea -depresioa da. Gainera, benzodiazepinak dira gehien erabilitako botika. Emakumezkoek gizonezkoek baina gutxiagotan edaten dute alkohola botikaz gain, eta emakumezkoak gutxiagotan ospitaleratzen dira psikiatria unitatean.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan