Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Osteoporosiaren aurkako sendagaien kontsumitzaileak, preskripzioak eta preskribitzaileak

Egileak: Ina Idarreta , Vittorio Tapiz , Asun Isasi , Koro Zabaleta , Anton Aldanondo , Jabi Hernando

Tolosako Osasun Zentroa


Helburuak

Osteoporosiaren aurkako sendagaien (OPS) kontsumitzaileen eta preskripzioen ezaugarriak jakitea.

Metodoak

- Zeharkako ikerketa. - Gipuzkoa Mendebaldeko Lehen Mailako Asistentziako 34 kupo. - 14 urtetik gorako pertsonak, urtebetean zehar 1673 OPS hartzaileren artean ausaz hautaturikoak. - Elkarrizketa klinikoan eginiko galdeketa betetzea, historia klinikoko datuekin osatua. - Neurgailu nagusiak: arrisku-faktoreak (AF), sendagaiak, hezur dentsitometria (HDM), preskriptoreak, haustura-arriskua.

Emaitzak

512 lagunek 898 OPS hartu zituzten. %90,6 emakumeak ziren. Batez besteko adina 68.9 urtekoa zen. %24,6ak bazituen aurretiko haustura-aurrekariak 50 urte bete eta gero, eta %21,5 emakumeren ugaltze-aldia 30 urtekoa baino txikiagoa zen. %50,4 HDM duna zen, eta horietako %52,8a osteoporotikoa. HDM eskaeretan, 3tik 1 justifikatu gabe legoke. Gehien aginduriko sendagaiak hauek izan ziren: kaltzioa (%53,4) –D bitaminarekin edo gabe- eta ondoren, bifosfonatoak (%33,95). Batez ere Erreumatologiak (%29,2), Traumatologiak, Ginekologiak eta Lehen Mailako Asistentziak (,4) egin zuten preskripzioa. Preskripzio hauetatik %30,6k ez zuen ebidentzian oinarririk. Blackek dioenez, haustura-arriskua altua izan zen %23,8±3,9n (%37,8 Lehen Mailako Asistentzian, %0 Ginekologian).

Ondorioak

HDMak, arrisku faktoreek edo haustura arriskuek tratamendua gomendatzen ez duten arren, sarritan sendagaiak agintzen dizkiegu arrisku txikia duten pazienteei. Ezinbestekoa da irizpideak estandarizatzea patologia hau zentzuz kudea dezagun.

Azken Berriak

FEUS Elkartearen 30. urteurrenaren ekitaldia
FEUSE, Farmazialari Euskaldunen Elkartea 2995. urtean sortu zuten farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbidetu, bultzatu eta indartzeko. Dagoeneko 30 urte bete dituzte eta datorren martxoaren 6, ostiralez, ekitaldi bat egingo dute. Batzarra FEUSE...
UEUk Artizarra sare sozial berritua sareratu du
Artizarra
"Artizarra proiektuak UEUren Inguma datu-basean du abiapuntua. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, baina pertso...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan