Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Amaren esnea eta esne artifiziala

Egileak: Ainara Barinagarrementeria , Jone Aretxederreta

Bermeoko Osasun Zentroa


Sarrera

Umea jaio eta berehala gurasoek bularra edo esne artifiziala ematearen artean aukeratu behar dute. Horretarako, gurasoek bi elikadura moten onurak eta eragozpenak ezagutzea garrantzitsua da. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME), haurra lehenengo sei hilabeteetan bularraren bidez bakarrik elikatzea gomendatzen du, eta ondoren beharrezkoa dela gurasoak ospitaleetan eta Lehen Mailan gai honi buruz heztea. Lan honekin batera gure osasun zentroan ematen den joera aztertu nahi dugu emakume hauen egoera psikosoziala kontutan izanik

Metodoak

Lan hau datu bilketaren bidez eginiko ikerketa deskriptiboan oinarritzen da. Lan honi dagokion biztanle kopurua 849 haurretakoa da eta hauetariko 57 haurrek osatzen dute gure lagin kopurua. Lan honetan parte hartzeko irizpideetariko bat 2006-2007an jaioa izatea da. Aztertutako aldagaien artean honako hauek daude: bularra edo biberoia aukeratzea eta aukeraketa honen arrazoia.

Emaitzak

Lagineko emakumeen %71k bularra aukeratu dute euren semea elikatzeko. Esne artifiziala aukeratu dutenen artean %46a amaren aukeraketa pertsonalagatik izan da. Bularra ematen dutenen %61ak laugarren eta seigarren hilabeteen artean uzten diote egiteari, hauetariko %61a ama lanean hasten delako eta %30a erosotasunagatik.

Ondorioak

Haurrak izan dituzten emakumezko gehienek amaren esnea aukeratu dute beraien semeak elikatzeko. Bularra emateari uztearen arrazoi nagusienetariko bat ama bere lanpostura itzultzea da. Bestalde esne artifiziala erosotasunagatik aukeratu duten emakumeak ere aurkitu ditugu. Emakume hauen kopurua jaitsi ahal izateko garrantzitsua da gurasoei informazio egokia ematea. Era honetan, gurasoek libreki erabaki dezakete bere haurra nola elikatu.

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan