Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Zumarragako ospitaleko zesarea protokoloa

Egileak: Leire Goitia , E. Lopetegi , E. Gaona , D. Castillo , I. Zearreta , I. Roa

Anestesia eta Bizkortze zerbitzua. Zumarragako Ospitalea


Sarrera

Haurdunaldiak zenbait aldaketa fisiologiko eragiten ditu emakumearengan. Hauen artean ditugu intubazioa zaildu dezaketenak, besteak beste, ehunen edematizazioa eta botaka arriskua handitu dezakeen hestegorriko beheko esfinterraren presio jaitsiera. Horregatik zesarea bat egin behar denean (programatua zein urgentea) funtsezkoa da anestesia erregionala erabiltzea anestesia orokorra ekiditeko, hau da, anestesia epidurala edo bizkarrezurrekoa. Kasu honetan Zumarragako ospitalean zesarea programaturako erabiltzen dugun anestesia protokoloa azalduko dugu.

Helburuak

Zesarea programatua egin behar zaien emakume guztiak anestesiako kontsultan ikusten dira interbentzioaren aurretik. Ospitaleratze egunean, emakumea baraurik eta anestesistak esandako aurre-medikazioa hartuta dator, hain zuzen ere Omeprazola eta Lorazepam. Ebakuntza-gelara sartu aurreko prestaketa egin ondoren, pazientea ebakuntza-gelara pasatzen da. Behin pazientea monitorizatuta izan, anestesia errakideoa egiten zaio ahal izanez gero, anestesia orokorra bigarren aukera moduan utziz azken honek dakarren arrisku anestesikoa dela eta. Umea irtendakoan eta pediatraren lehendabiziko errebisioa pasatutakoan, hau aitaren bularrera eroaten da “kanguro metodo” delakoari jarraituz. Teknika berri hau umea aitaren bularrean jartzean datza ama ebakuntza-gelan eta anestesia osteko errekuperazio unitatean dagoen bitartean. Honi esker, umea eta aitaren arteko lotura sendotu egiten da ama ez dagoen tarte horretan. Interbentzioa bukatutakoan, pazientea anestesia osteko errekuperazio unitatera pasatzen da, anestesia erregionalaren efektua pasatu arte eta zesarearen inguruko konplikaziorik ez dagoela ziurtatu arte, batez ere erditze osteko odoljarioak.

Ondorioak

Beharrezkoa da zesarea programatu bat egiterakoan anestesia protokolo bati jarraitzea, haurdunaldiak dakartzan arrisku anestesikoengatik eta umearen bizitzak izan dezakeen arriskuarengatik interbentzioan zehar.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan