Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Ume eta nerabeentzako psikiatriako ospitalizazio zerbitzu batean ingresatzen duten nesken diagnosien gaineko hausnarketa eta berrikusketa.

Egileak: Leire Erkoreka , Aranzazu Fernandez , Talia Rincon , María Carballo , Cristina Leon , Miguel Angel Gonzalez

Psikiatriako BAME. Basurtuko Ospitalea; Psikologia Klinikoko psikologo egoiliarra. Basurtu.


Sarrera

Patologia psikiatrikoaren distribuzioan generoak izan dezakeen eragina ezagutzeko, Basurtuko Ospitaleko Ume eta Nerabeentzako Unitatean, alta diagnosien distribuzioa eta ospitaleratzeen zergatia aztertu ditugu.

Metodoak

56 hilabetetan zehar unitatean ospitaleratzen diren ume eta nerabeen datuak bildu ditugu (n=431), 215 neska eta 216 mutil, altako diagnosia eta ospitalizazioaren zergatia kontutan hartuta batez ere.

Emaitzak

Diagnosi distribuzioa neurri esanguratsuan da desberdina (p<0,001). Desberdintasunak, batez ere, elikadura arazo, atzerapen mental eta, neurri txikiagoan, psikosi eta portaera arazo diagnosien distribuzioan atzematen dira. Ospitaleratze zergati nagusia portaera arazoak dira.

Ondorioak

Ume eta Nerabeentzako Unitate batean ospitaleratzeko erabakia, normalean, gaixotasunaren aurrean etxeko egoera jasangaitza eta kontrolaezina denean gertatzen da. Ospitaleratzeko zergatien distribuzioa kontutan hartuta, hein handi batean portaeren arazoek baldintzatzen dutela ikus dezakegu, eta portaera hauen izaera jasangaitza mutilengan neskengan baino sarriagotan ematen dela dirudi. Elikadura arazoek baldintzatutako sarrera ia guztiak, aldiz, neskenak izan dira. Desberdintasun hauen ildora, eta bibliografian berrikusketa bat eginda, hausnarketa bat egingo dugu, nesken artean sarriagoak diren patologietan sakonduz.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan