Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 4-lehen mailako arretan osteoporosia duten emakume postmenopausikoentzat bifosfonatoen preskripzioa egokia al da?

Egileak: Miren Aizpuru , Irune Azkuenaga , Loreto Camarero , Irma Mugica , Cristina Arcas , Félix Ibáñez

Errekaldeko Osasun Zentroa


Sarrera

Bifosfonatoak dira emakume postmenopausikoentzat osteoporosiaren tratamenduan medikamentuetan aukerarik onena, onura-arriskuaren eta kostua-eraginkortasunaren arteko harremanari begira. Lehen mailako arretan (LMA) densitometriaren erabilera (DEXA) (funtzezkoa erabaki terapeutikoan) murriztuta dagoenez, aurretik agindutako medikazioaren jarraipena egitea eremu honen sendagileei egokitzen zaie, batzuetan preskripzioa justifikatzen duen informazio nahikorik izan gabe. ( Prebentzio arloan aritzen bagara ere.) Azkenaldian, medikamentu hauen ondorio kaltegarrietan arreta jartzen duten zenbait ikerketa kontuan hartu ditugu eta, hori dela eta, tratamendu hori aztertzea erabaki dugu.

Helburuak

Lehen mailako arretan bifosfonatoak hartzen dituzten emakume post-menopausikoentzat tratamenduaren egokitasuna, iraupena eta kontrolak ezagutzea. Preskripzio honen ezaugarriak deskribatzea.

Metodoak

Ikerketa deskriptiboa da. Behaketa ikerlana. Aztertutako populazioa : Bifosfonatoak hartzen dituzten emakume postmenopausiak Errekaldeko Osasun Zentroan. Barneratzeko irizpidea: Bifosfonatoen tratamendua agertu behar du emakume postmenopausikoen historian. Kanporatzeko irizpidea: datu hori jasota ez egotea. Lagina :155 (ikerketa piloto :31) Datu iturria : historia kliniko elektronikoa. (Osabide) Neurtutako aldaerak : adina, zein medikuk hasi zuen tratamendua,Dexa, T.Score, ornorren hausturak,,,.) Tratamendua ondo jarrita dagoen ala ez aztertzeko irizpideak.

Emaitzak

(Behin behineko emaitzak ) 31 emakumeetatik, %75ak, 70 urtetik gora dauzka. Erreumatologoek, Familia medikuek zein Traumatologiek, ia kopuru berdinean, (%35,5, %32,3, %29 ), preskripzioari hasiera eman zioten. Kopuru osoaren ia erdiak , Densitometria (DEXA) egina zeukan (%45,2).Hauetatik, gehienek T-Score <-2,5 (%60) zuten, (osteoporosi densitometrikoa). Ornoen hausturak (Osteoporosi finkatuta) %42ak zituen. %42ak tratamendua 5 urtez gora jarraitu zuen eta haietatik heren batek ez zuen izan ezta kontrol bakar bat ere. Guztira, kopuru osoaren erdiak soilik ( %58ak), preskripzioa egokia zuen, eta horietatik erdiak ez zuen ondorengo kontrolik

Ondorioak

Aztertuen kopuruaren erdiarentzat osteoporosiaren preskripzioa ez da egokia, tratamenduaren hasierari, jarraipenari, ondorengo kontrol ezari eta 5 urte pasa eta ondorengo berrikusketari dagokienez. Beraz, praktika ona izateko, kontuz ibili behar dugu behar ez dutenei medikamenturik ez jartzen eta alderantziz.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan