Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 11-Bularreko ebakuntza blokeo periferiko bidez intubazioa saihesteko

Egileak: Jose Javier Urrejola , Naiara Arana , Ramon Larrazabal , Jose Mari Arana

Debagoineko anestesia eta bizkortze zerbitzuko anestesistak; Galdakaoko anestesia eta bizkortze zerbitzuko erizain ohia , gaur egun anbulatorioetako erizaina.


Sarrera

Intubazio zail baten aurrean beste aukera batzuk egon litezke , adibidez , blokeo periferikoa: Blokeo periferikoak nerbioak lokartzen ditu, behin bizkar-muinetik atera ondoren. Nerbio bakarra edo talde bat (plexua) lokar daiteke.Teknika hauek egin ahal izateko anatomiako ezagutzak behar dira; izan ere, ebakuntzako minaren kokapen anatomikoa zehaztu, eta nerbioa bera ere aurkitu behar da..Blokeo periferikoak erabiltzean ondorio kaltegarriak murriztuko ditugu. Hala ere, badituzte zenbait eragin kaltegarri: nerbio-narritadura, anestesiko lokalen eragin toxikoak eta blokeo bakoitzari dagozkionak (pneumotoraxa, hematoma, blokeo zentrala, etab.).Gure kasu honetan beldurrik gehien pneumotoraxak ematen zigun gainera intubaziorako zaila zelako eta gizentasunagatik drainatze pleural zailekoa zirudielako. Askotan, nerbioa aurkitzeko, neuroestimulagailua erabiltzen den arren ez zen gure kasua izan.

Helburuak

Egoera zail baten aurrean aukera bat baino gehiago edukitzea, kasu honetan bezala : lehendabizi blokeo periferiko bat egiten ahalegindu ginen horrela intubazio zail bat saihesteko , bestela , intubazioa fibrobronkoskopioarekin egin beharko genuen.

Metodoak

- Kontsultan Bularreko minbizi lokala zuen 77 urteko emakume bat agertu zitzaigun, honako aurrekariekin: Gizena , tentsio altua eta batez ere behazun-maskuriko ebakuntza batean intubazio zail baten aurrekaria zuen (mallampati III eta aho txikia zituen). - Blokeoa egiteko T5 ornoa topatu eta gero eskuinaldera 2,5-3 zentimetrotara sartu ginen apofisi transbersoarekin topo egin arte gero goitik saihestu eta zentimetro bat barrurago anestesiko lokala jarri genuen ( mepibakaina % 1,5ean 15ml) horrela T4,T5 eta T6 lokartu genituen minbizigunea lokartuz., beraz , ebakuntza anestesia orokor barik egin zen , horrela intubazioa saihestuz.

Ondorioak

Kasu honetako ondorio garrantzitsuena orno ondoko blokeoekin bularreko ebakuntzak egoki egin daitezkeela da , horrela anestesia orokorraz gain beste aukera on bat bezala gogoan eduki dezagun.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan