Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 14- 1980-2008 urteen arteko obulutegien borderline tumoreen estatistika. Gurutzeta ospitalea

Egileak: Leire Viguri , Nahia Aia , Maider Andres , Eduardo IbaƱez , Iratxe Ocerin , Leire Laza

Gurutzetako Ospitalea. * Galdakao-Usansolo Ospitalea


Sarrera

Obulutegietako borderline-tumoreek obulutegien neoplasia guztien -15a suposatzen dute. Beren ezaugarria estromaren inbasio eza da eta ondoriozko agresibitate txikiagoa. Mota honetako tumore gehienak ugaltze adinean diagnostikatzen direnez eta orokorrean pronostiko ona dutenez gero kirurgia-onkologikoak emakumearen ugaltze-desioak betetzeko ahalik eta kontserbakorren izaten saiatu behar du.

Metodoak

Obulutegietako borderline-tumoreetan kirurgia erradikalak kirurgia kontserbakorragoaren aurrean biziraupena (biziraupen orokorra eta eritasun gabeko biziraupena) hobetzen ez duela berretsi nahi dugu. Honetarako 1980tik 2008rako Gurutzetako Ospitaleko Ginekologi-Onkologikoko Zerbitzuak erregistraturiko 138 obulutegietako borderline-tumoreen analisi erretrospektiboa edo atzera begirakoa egin dugu.

Emaitzak

Kirurgia kontserbakorragoa (anexektomia) izan duten emakumeen eritasun gabeko biziraupen-tasa % 98,3koa da; kirurgia erradikalagoa jasan dutenena (histerektomia osoa anexektomia bikoitzarekin, omentektomiarekin eta pelbiseko linfadenektomiarekin) % 100ekoa da. Honez gain, lehenengo taldearen errezidiba-tasa %3,33 koa da eta bigarren taldearena % 0 koa. Bi talde hauen artean ez dago ezberdintasun estatistiko esanguratsurik.

Ondorioak

Obulutegietako borderline-tumoreen tratamendu kirurgikoaren agresibitatea ez da biziraupenaren ez eta eritasunaren errezidiba-tasaren faktore erabakigarria. Horregatik, eta tumore hauek ugaltze adinean diagnostikatzen direnez gero, tratamendu kirurgikoa ahalik eta kontserbakorren izaten saiatu behar da, kasu bakoitzari egokituz eta emakumearen ugaltze-desioak kontuan hartuz.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan