Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 19- Streptococcus agalactiaerengatiko haurdunen kolonizazioaren frekuentzia eta sepsisaren intzidentzia jaioberriengan

Egileak: Andere Eguireun , Joxe Mari Manterola , Jesus Alustiza , Yolanda Salicio , Pablo Oliver , Carmen López

Mendaro Ospitalea. Pediatria. Mikrobiologia; Donostia Ospitalea. Mikrobiologia


Sarrera

Streptococcus agalactiae jaioberrien infekzio goiztiarraren eragile ohikoena da. Kolonizatutako amek mikroorganismoa transmititzen diete jaioberriei. Hau ekiditeko kolonizaturik dauden emakume hauek erditzean antibiotikoarekin tratatzen dira

Helburuak

Haurdunen kolonizazio portzentajea eta jaioberrien sepsi intzidentzia ezagutu Debabagoiena komarkan.

Metodoak

Haurdunaldiaren 33-35. astean S. agalactiae azterketa bagina eta ondesteko laginetan. Jaioberrien sepsi eta amaren sepsiaren atzera begirako azterketa.

Emaitzak

2004 eta 2009 artean 3659 emakume erditu ziren. Eramaile egoera aztertu zen 3144rengan (% 86). Hauetatik 493 (% 15,7) S.agalactiaek kolonizaturik zeuden. Urte hauetan jaioberrien sepsis goiztiar 1 egon da eta sepsi berankor 1, lehenaren intzidentzia tasa 1.000ko 0,27 izan da eta bigarrenarena 1.000ko 0,27. Haurdun guztien artean, erditzean emakume batek aurkeztu zuen bakteriemia. Sepsia izan zuten jaioberri 2 hauen amek kolonizazio azterketa negatiboa zuten.

Ondorioak

Haurdunen kolonizazioa % 15,7 eta jaioberrien sepsi intzidentzia 1.000ko 0,54 da.

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan