Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Ikerkuntza kliniko independentearen eboluzioa (2009-2010): Txagorritxu eta Santiago ospitaletako Ikerkuntza Klinikoaren Komite Etikora (IKKE) bidalitako ikerketen analisia

Egileak: Amanda López-Picado , Patricia Amezua , Laura Ortiz de Urbina , Felipe Aizpuru

Arabako Ikerkuntza Unitatea


Sarrera

Ikerkuntza Klinikoaren Komite Etikoa (IKKE), gure inguruan egiten diren ikerketen egokitasuna aztertzen duen erakundea da. Txagorritxu Ospitaleko IKKEak, zentro berean, Arabako Lehen Mailako eskualdea eta Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren proiektuak aztertzen ditu. Santiago Ospitaleko IKKEak, bertan egiten diren ikerkuntzez gain, ospitale psikiatriko eta zentro pribatuetan egiten diren ikerkuntzak ebaluatzen ditu.

Helburuak

2009 eta 2010an bi komiteetan aurkeztutako ikerketak azaltzea.

Metodoak

Ikerketa deskriptiboa.

Emaitzak

2009an 91proiektu (55 Txagorritxun eta 36 Santiagon) aurkeztu ziren eta 2010ean 112 (78 Txagorritxun eta 35 Santiagon). %63,8 proiektu independenteak ziren (2009an %62, 2010ean %68,1). Ikerketa independenteen artean (131) 2, baimendu-ondokoak ziren (1 Txagorritxun eta 1 Santiagon), 11, entsegu klinikoak medikamentuekin (6 Txagorritxun eta 5 Santiagon), 22, entsegu klinikoak medikamentu barik (10 Txagorritxun eta 12 Santiagon) eta 96, bestelako behaketa bidezko ikerketak (63 Txagorritxun eta 33 Santiagon). Txagorritxun, Lo Unitatea, Kardiologia eta Lehen Mailako Arreta, talde garrantzitsuenak izan ziren. Santiagon, aldiz, ikerketa gehienak Psikiatriak, Zainketa Intentsiboak eta Mikrobiologia eta Parasitologia zerbitzuek egin zituzten. Ikertzaile nagusien %50,4 gizonak izan ziren eta %49,6 emakumeak.

Ondorioak

Denbora tarte honetan, ikerkuntza independenteak handiagotze garrantzitsua izan du bi ospitaleetan, batez ere, behaketa bidezko ikerketei esker. Honen arrazoi nagusiak hauek dira: ikertzaileek IKKEen garrantzia ulertu dute eta bi ospitaleetako ikerketa sailen garapena eman da.

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan