Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Heziketa: teoriatik praktikara

Egileak: M. Jauregui , Bea Cantera , K. Vigo

Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskolako ikasleak


Sarrera

Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskolako hirugarren mailako ikasleak izanda eta gure ikasketen bukaera gertu ikusita, gizartearekin kontaktuan egoteko eta heziketa eskaintzeko beharra ikusi dugu.

Helburuak

Lankidetza proiektu hau bi helburu nagusirekin egin genuen: 1) Unibertsitatean ikasitako heziketa metodoak praktikara eramatea egoera erreal batean. 2) Arrisku kardiobaskularrekin erlazionaturiko osasun hezkuntza eta sustapenaren konpetentzia lantzea

Metodoak

Helburu hauek lortzeko, EUEko ikasleak ATCORE (bihotz eta birikietako transplante elkartea) erakundearekin lankidetza hurbilpen bat egin genuen, aldez aurretik programaturiko jarduera ezberdinen bitartez. Horretarako, bilaketa bibliografikoa beharrezkoa izan zen, gida liburuxka batzuk lantzeko eta interbentzio zuzena jorratzeko. Guztira 10 ikaslek hartu genuen parte jarduera hauetan eta arrisku faktoreak 5 taldetan banandu ziren. Ikasle bikote bakoitzak, arrisku faktore kardiobaskular bati buruzko edukiak prestatu zituen eta arrisku hori antzeman genuen ere. Neurketetan, arrisku handiagoa erakutsi zuten biztanleei informazioa eta aholkularitza ez ezik, arrisku faktore horren inguruko atentziorik egokienera bideratzen zitzaien ere.

Emaitzak

ATCOREkin egindako kolaboraziori esker hainbat gauza ikasi ditugu eta hauek, gure lan profesionalean oso lagungarriak izango direlakoan gaude. Alde batetik, kolaborazioan pazienteekin zuzeneko eta aurrez aurreko komunikazioa izateko aukera izan genuen eta honek, egoeraz jabetzea erraztu zigun, gure autonomia eta auto konfiantza sustatuz. Bestetik, gure ezagutza teorikoak praktikan jartzeko aukera aproposa izan zen. Azterketa egitera etorri zenari azalpenak, gomendioak eta laguntzak eskaini genizkion, hau da, gure lan profesionalean lehen pausuak eman genituen. Azkenik, osasun sustapen jorratzearen gainean lan egin genuen eta hau, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gaur egun osasunaren giltzarritzat prebentzioa eta sustapena hartzen baitugu.

Ondorioak

Lan proiektu hau oso lagungarria izan da gure etorkizuneko lanbideari begira. Beraz, beste erizaintza ikasleei honako ikasketa prozesu praktiko hau aurrera eramatea gomendatzen diegu, gure bizitza pertsonalerako eta profesionalerako esperientzia bikaina izan dela uste dugulako.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Barakaldoko BEC Erakustazokara
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan