Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Lagunduriko ugalketaren eragina antzutasunean

Egileak: Haizea Goiti Arce, Tamara Santiago García, Naroa Martínez Zilloniz, Jorge Burgos San Cristóbal, Leire Rodríguez Gómez

Gurutzetako Ospitalea - Ginekologia eta Obstetriziako Zerbitzua


Sarrera

Gaur egun antzutasuna gero eta arruntagoa da gure gizartean. Lagunduriko ugalketaren bidez arazo honi irtenbidea ematea lortu dugu, nahiz eta honen ondorioz, haurdunaldi anizkoitzen kopurua handitu den.

Helburuak

Azken 20 urteotan Gurutzetako Ospitalean izandako haurdunaldi anizkoitzen maiztasuna aztertzea.

Metodoak

1999 eta 2009 urteen artean gure ospitalean izandako haurdunaldi anizkoitz guztiak atzera begirako ikerketa baten bidez aztertu dira. Haurdunaldi bikoitz, hirukoitz eta laukoitzetan sailkatu ditugu. Gurutzetako Ospitaleko erregistro perinataletik lortu dira datuak.

Emaitzak

Haurdunaldi anizkoitzen tasa %2,1 izan da (2.322 kasu). Hauetatik %93,5 (2.297) bikoitzak izan dira, %6,2 hirukoitzak (153) eta %0,3 laukoitzak (6). Urte tarteetan taldekatzen baditugu, 1990tik 1999ra bikoitzen tasa %1,55 izan zen, %0,09 hirukoitzena eta %0,005 laukoitzena. 2000 eta 2009 urteen artean, haurdunaldi bikoitzen tasa %2,48 izan zen, %0,16 hirukoitzena eta %0,004 laukoitzena. 35 urteen gainetik eta azpitik emakumeen haurdunaldi anizkoitzen tasa bi hamarkadetan konparatzen badugu (1990-1999 vs 2000-2009), bikoitzen tasa %1,5etik %2ra igo dela ikus dezakegu 35 urtetik beherako emakumeengan, eta %2tik %3,5ra 35 urtetik gorakoetan. 35 urte edo gehiagoko emakumeen kopurua ,1 izan zen 1990-1999 urteen artean eta %33 2000-2009 artean.

Ondorioak

Haurdunaldi anizkoitz gehienak bikoitzak dira. Azken 20 urteotan bai haurdunaldi anizkoitz zein haurdunaldi bikoitzen tasa bikoiztu egin da, 35 urtetik gorako emakumeegan, ziur asko, lagunduriko ugalketa teknikei esker.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan