Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua barne-medikuntzako eguneko ospitalean

2026-11-25

COMGI Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak «Gaixotasun kronikoen maneiua barne-medikuntzako eguneko ospitalean» saioa antolatu dute, abenduaren 14an, Donostian.

Jardunaldiaren helburua Donostialdeko ESIan gaixotasun kronikoak dituzten pazienteei ematen zaien arreta-eredua eta Amara Eraikineko Eguneko Ospitalearen jarduna ezagutaraztea da.

Uxue Errasti Amianok eta Mireia Segurola Gorostidik arreta-programaren bilakaera eta etorkizuneko erronkak azalduko dituzte, baita eguneko ospitalearen eguneroko lana ere.

Halaber, pazienteen eta profesional sanitarioen arteko komunikazioaren garrantzia azpimarratuko da. Bereziki, pazienteen hizkuntza-lehentasunak errespetatzea eta osasun-arloan euskararen erabilera sustatzea izango dira hizpide. Aurrez aurreko saioa COMGI Urumea Auditorioan egingo da, abenduaren 14an 18:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiago: https://www.comgi.eus/eu_formacion.aspx

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua barne-medikuntzako eguneko ospitalean
Jardunaldia
COMGI Fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak «Gaixotasun kronikoen maneiua barne-medikuntzako eguneko ospitalean» saioa antolatu dute, abenduaren 14an, Donostian. Jardunaldiaren helburua Donostialdeko ESIan gaixotasun kronikoak...
OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea ere oso kezkatuta dago zuzendu nahi ez diren euskarazko galderengatik Osakidetzaren EEParen azken probetan
LAB sindikatuak bere webgunean jakinarazi duenez (https://akatsak.labosaki.app/), azken eskaintza publikoan euskarazko azterketak ia baliorik gabe geratu dira egindako itzulpen akats pilagatik. Sindikatu horrek guztira 6.150 akats topatu ditu eta, adibi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan