Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Bularreko gongoil zentinelaren teknologia berriak: gamma kamera mugikorra eta osna

Egileak: Amaia Otondo Barrenetxe, Elena Goñi Girones, Elena Delgado Fuentes, Lorena Ventura Morata, Pedro Leon Solis, Carmen Estebanez Estebanez

Nafarroako Ospitalea - Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua


Sarrera

Ospitalean duela gutxi gamma kamera mugikorra (Sentinella®, Oncovision) erabiltzen hasi da eta azterketa anatomia patologikoa operazio barneko egiten da, OSNA-ren bidez, bularreko minbiziaren gongoil zentinelaren kirurgian. Aurrerapausu izugarria izan da bularreko minbizia duten gaixoen tratamenduan.

Helburuak

Teknologi berri hauek sartu eta bularreko kirurgia operazio barneko protokoloa baieztatu.

Metodoak

Ebakuntzan, gamma kameraren erabilerak asepsia beharrezkoa du, zauri kirurgikoa ez kutsatzeko. Horretarako, funda esterilarekin, bai kameraren besoa, monitorea eta kamera eramaten duen detekzio zunda ere babestu behar dira. Behin babestu ondoren gune kirurgikoa erabiltzeko prest daude. Lesioa ebaki baino lehen, linfogammagrafian ikusitako migrazio patroia erreferentzia bezala hartuta, besapeko gongoil zentinelaren eta/edo bular barruko katearen lokalizazioa aurkitzeko, bi irudi egiten dira. Lesioa ireki ondoren, zunda eta irudi bidez gidatuta aurkitutako gongoilak kentzen dira. Gongoila edo gongoilen irudi bat egiten da (30seg/irudiko) eta zundaren bidez gongoil horiek emandako zenbakizko emaitzak hartzen dira. Ateratako lagina anatomia patologikora eramaten da OSNA-metodoaren bidez ikertzeko, honek ARNm CK19 neurtzen du. 40 minututan gongoil horien emaitzak jakiten dira, positiboa edo negatiboa den. Positiboa bada operazio berean kate guztia kentzen da, beste operazio bat egitea saihesten delarik. Bukatzeko, hondarreko aktibitaterik geratu ote den ikusteko, berriro zunda besapetik pasatzen da eta irudi bat egiten da.

Emaitzak

Urte honetan teknika honen bidez 252 gaixo tratatu ditugu.

Ondorioak

-2 teknika hauek aurrerapausu handia ematen dute gongoil zentinelaren kirurgian. Gamma kamera mugikorrak lokalizazioan laguntzen du eta OSNAk azterketaren emaitzan. -Protokoloa jakiteak eta aplikazioak denbora kirurgikoaren murrizketa dakarte. -Lan talde guztiaren koordinazioa beharrezkoa da, ez bakarrik talde kirurgikoarena, beste zerbitzu batzuk ere parte hartzen dute, medikuntza nuklearra, anatomia patologikoa.

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan