Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Erreumatologia Ikerkuntza Saila

Egileak: Olaia Fernandez Berrizbeitia, J. Miguel Aranburu Albizuri, Natalia Rivera Garcia, Eduardo Ucar Angulo, J. Manuel Gorordo Olaizola

Basurtuko Ospitalea - Ikerkuntza Saila - Erreumatologia Zerbitzua


Sarrera

Erreumatologiak aurrera pausu handia eman du azkeneko hamarkadan. Lehen, gure pazienteek aurkezten zuten klinika tratatzen genuen, mina kentzen saiatzen aritzen ginen batez ere. Gaur egun, gaixotasun hauen fisiopatologia ulertzen hasi da eta ondorioz, botika berri asko erabiltzeko aukera daukagu. Bestalde, etiopatogenia, proteomika eta paleopatologiako ikerketak egiten ditugu.

Helburuak

Gure Ikerkuntza Sailean saio klinikoak egiten ditugu tratamendu berri hauen erabilgarritasuna, abantailak, ziurtasuna eta onurak aztertzeko.

Metodoak

Ikerkuntza Unitatean erreumatologia zerbitzuan lan egiten dugun erreumatologo guztiek hartzen dugu parte eta zerbitzuak berak kontrataturiko 2 pertsona ditugu lanean eskuz esku gurekin lanean, biologo bat eta administrari bat. Basurtu Ospitalean laborategi bat muntatu egin genuen, laginak eta datuak hartu eta prozesatzeko tresneria lortu egin ondoren, fundazio batzuekin harremanetan ipini ginen. Horien artean Bioef dugu.

Emaitzak

Unitatea orain dela 5 urte sortu genuen eta ordutik saio kliniko ugari burutu ditugu. Saio batzuk gure kabuz eginak dira, beste batzuetan ordea Espainiar Erreumatologia Elkartearekin lanean aritu gara eta laborategi farmazeutiko desberdinekin egin dugu lana, horien artean Progenika dugu, enpresa euskalduna.

Ondorioak

Orain arte saio kliniko eta ikerkuntza asko burutu ditugu saila sortu genuenetik. Lan hauen ondorioz, tratamendu berri asko probatu ditugu eta saioetan lorturiko emaitzek farmako berriak kaleratzea suposatu dute. Hori dela eta, gaixotasun erreumatologikoak tratatzeko aukerak ugaldu dira eta gure pazienteen bizi kalitatea izugarri hobetu da. Medikuntzak aurrera egiteko saio klinikoak egiten jarraitu behar dugu eta horretarako Ikerkuntza Unitate gehiago sortu behar dira.

Azken Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren X...
Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan