Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.4. Bideolaringoskopioa, aire bide zailetan teknologia berrituz

Egileak: Aitziber Etxebarria Agorria, Miren ZuriƱe Lauzirika Jauregi, Iratxe Gonzalez Larrabe, Unai Ortega Mera, Sorkunde Telletxea Benguria

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Anestesiologia, Bizkortzea eta Minaren Tratamendurako Unitatea.


Sarrera

Azken urteetan, egoera zailetan intubazioa errazteko tresnen bilaketa zabala egin da. Bideolaringoskopioa glotisa handiago eta hobeto ikusteko tresna da, fibrobronkoskopioa bezala baina erabiltzeko askoz errazagoa, ohiko laringoskopioaren diseinu bera daukalako, kamera eta pantaila batekin.

Helburuak

Intubazio zaila susmatzen den pazienteetan, Cormack gradua (glotisa ikusteko zailtasun maila) konparatzea bideolaringoskopioa eta laringoskopia arrunta erabilita. *(Cormack graduak: ikus irudiak)*

Metodoak

Aire bide zaila susmatzen zen 50 paziente aztertu ziren. Guztiei lehengo laringoskopia arrunta egin zitzaien eta ondoren bideolaringoskopia. Bi saiakeratan Cormack gradua bildu zen.

Emaitzak

Nahiz eta aire bide zaila susmatu, 30 paziente Cormack I edo IIA izan ziren (intubazio erraza). Laringoskopia arrunta erabilita, 13 paziente Cormack IIB, 6 paziente Cormack III eta 1 Cormack IV izan ziren. Paziente berean bideolaringoskopioa erabilita aldiz, 45 paziente Cormack I edo IIA, 4 Cormack IIB eta 1 Cormack III. Kasu guztietan arazorik gabe intubatu zen, kasu bakarrean Frova sartzailea erabili behar izan zen hodia trakearantz zuzendu ahal izateko.

Ondorioak

Bideolaringoskopioa aire bide zaileko protokoloetan tresna baliagarria bilakatu da. Intubazioa errazten du ohiko teknika berdina erabiliz eta laguntzailearen lana ere errazten du kamera eta telebistari esker (glotisa mugitu beharreko kasuetan). Horrez gain, irakaskuntzarako tresna erabilgarria da. Prozedura grabatu egin daiteke eta geroago aztertu.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan