Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.10. Bizkaiko farmazialarien elkargo ofizialeko euskara taldea

Egileak: Iban Gutierrez Artetxe, Sonia Sanz Olmos, Sonia Saenz de Buruaga Perez de Acha, Batirtze Tranche Robles, Jokin Txakartegi Urizar

Zornotza. Diego Sarasqueta Farmazia; Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala; Bilbo. Sonia Saenz de Buruaga Farmazia; Osakidetza. Zerbitzu Zentralak; Gernika. Begoña Izagirre Farmazia.


Sarrera

Nahiz eta farmazialarien artean euskara maila gero eta altuagoa izan, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialetik (BIFEO) farmazialariek jasotzen zituzten argitalpenak, denak erdaraz zirenez, 2004an BIFEOn euskara taldea sortu zen euskararen normalizaziorako.

Helburuak

• Bizkaiko farmazialarien artean euskara bultzatzea • Informazio teknikoa euskaraz izateko lan egitea • Osasun mailan euskararen alde jorratzen duten beste erakundeekin harremanak izatea

Metodoak

- Parte hartu nahi izan zuten Bizkaiko farmazialari elkargokideekin lan taldea sortu 2004an. Gaur egun arte kideen joan-etorriak egon dira, urtero kide berriak lortzeko kanpainak egiten ditugularik. - Aldizkako bilerak izaten ditugu Elkargoan, eta eguneroko harremanetarako posta elektronikoa eta BIFEOko extraneta erabiltzen ditugu. - FEUSE (Farmazialari Euskaldunen Elkartea) erakundearekin elkarlana.

Emaitzak

22 elkargokidek parte hartu dute edo hartzen dute lan talde honetan. 2004tik gaur egun arte egin eta antolatutako lan eta ekintzak, hala nola: - Lan originalak eta berrikusketak jorratu: Bizkaiko Farmazia bulegoetan erabiltzen den euskara maila eta maiztasuna (2007), Farmazialarientzat Hies-ari buruzko eskuliburua (2009) - Elkargoan 4 hitzaldien antolaketa (hiperaktibitate, kannabinoide, medikamentuen plublizitate eta txertoei buruz) - BIFEOk bi hilabeterik behin argitaratzen duen Argibideak aldizkarian artikuluak idaztea - FEUSEk argitaratzen duen Farmaberri aldizkarian artikuluak idaztea - Maisu-lanen prospektuen euskaratzea eta normalizatzea - Gaixotasun desberdinei buruzko hezkuntza sanitarioa euskaratzea - Ikastetxeetan egiten diren osasun heziketa kanpainetan parte hartzea - BIFEOko web orrialdean Euskara Txokoa sortzea FEUSEk 2009an Farmaburua eman zion taldeari egindako lanagatik esker ona adieraziz

Ondorioak

Urteetan zehar gero eta elkargokide gehiagok parte hartzen dute Euskera Taldeak antolatutako ekintzetan. BIFEOko beste lantaldeekin konparatuz jarraipen handia duen taldeetako bat da, pertsona ugari berritzen joan direlako. Urteetan zehar lanak ugaritu egin ditugu eta hauen kalitatea hobetu, itzulpenetatik lan originaletara pasatuz. Feusek 2009an emandako Farmaburuak ildo egokitik goazela esaten digu. Farmaburua farmazia munduan euskararen erabilpen eta bultzapenera laguntzen duen erakunde, pertsona zein talderi emandako esker ona da.

Azken Berriak

Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikast...
Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan