Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.11. Ezezko presio-terapia ondo erabiltzeko ikuste-gida

Egileak: Ana Belen Sanchez Perez, Andrea Diez Irabien, Mª Jesus Hermida Villacorta, Monica Saiz Martinez, Mª Angela Saiz Tabares, Silvia Varona Arroyo

Osakidetza. San Eloy Ospitalea. Kirurgia eta Urologia Zerbitzua.


Sarrera

Gaur egun, ospitalean aurkitzen ditugun zauri kirurgikoak gero eta konplexuagoak dira. Kirurgiaren aurrerapausoak, zein gure nagusien bizi-itxaropen eta bizi-kalitatearen areagotzea dela eta, “ukiezinak” ziren gaixoei egun ebakuntzak egiten dizkiegu. Beraz, zailtasunei aurre egiteko tratamenduak ere izugarri ugaritu dira; besteak beste, ezezko presio-terapiaren (VAC®) erabilera.

Helburuak

- Erizainei ezezko presio-terapia ondo erabiltzeko aholkuak ematea da - Gure irizpideak bateratzea eta ezezko presio-terapia egoki erabiltzeko oinarrizko jarraibideak ematea; bai zainketak bai terapiaren erabilera hobetzeko asmoz. - Gida azkarra eta erraza sortzea, teknika berri hau erabiltzean sortzen den ziurtasun ezari aurre egin diezaiogun.

Metodoak

San Eloy Ospitaleko Kirurgia eta Urologia zerbitzuan behaketa bidez egin den ikerketa deskribatzailea da. Hau da, posterrean azaltzen den informazioa ikerketa misto baten ondorioz lortu dugu. Dokumentazio-bilaketa orrazketa bibliografiko zabalaren bidez eta 2009, 2010 eta 2011. urteetan gaixoekin egindako lanari esker osatu dugu.

Emaitzak

Zuzen erabiliz gero, terapia honen abantailak, besteak beste, hauek dira: - Ospitaleko egonaldia laburtu eta erabateko gastuak murrizten dira. - Gaixoaren bizi-kalitatea hobetzen da, autonomia areagotzen da eta eguneroko ekintzetan independentzia sustatzen du. - Pikortadura-ehunaren eraketa bultzatu eta zauri konplexuen orbaintzea errazten du. - Infekzio arriskua gutxitzen da. Izan ere, zauria gutxiago ukitzeaz gain bakterien aurkako traba eraginkorra da.

Ondorioak

Lan honek, ikuste arin baten bidez, erizainei lagundu nahi die batez ere arlo hauetan: - Terapia honetarako gaixo egokia aukera dezagun. - Alarma-seinaleak ezagutu ditzagun. Hau da, gaixoentzat arriskutsua izanez gero, tratamendua geldiarazi. - Jokaera-irizpideak ezartzea, erizainen esku-hartzeak bizkor eta erraz daitezen. - Kalitatezko zainketak bermatzeko asmoz, terapia honi buruzko ezagutzak zabaldu nahi dira. - Tratamendu honi lotutako arazoak eta ondorio kaltegarriak azkar aurkitzea.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan