Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.12. Gaixoak kontrolatutako analgesia bonba elektronikoen erabilerari esker

Egileak: Miren Zuriñe Lauzirika Jauregi, Aitziber Etxebarria Agorria, Iratxe Gonzalez Larrabe, Unai Ortega Mera, Sorkunde Telletxea Benguria

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Anestesiologia, Bizkortzea eta Minaren tratamendurako Unitatea.


Sarrera

Min akutuaren tratamendurako teknologia tresna lagungarria da. Bonba elektroniko izeneko tramankulu batzuk erabilita, gaixoak berak zaina barnetik jartzen zaion morfinaren dosia handitu dezake beharrizanen arabera. Anestesiologia Zerbitzuaren parte den Min Akutuaren Unitateak gaixoak operatu ostean sufrituko duen mina aurreikusi eta bena barneko perfusio bat programatu ohi du bonba elektronikoan. Horrez gain, gaixoak berak min handia duen uneetan aparteko dosi bat eman diezaioke bere buruari, erizainak botika jartzeko zain egon gabe.

Helburuak

Ebakuntza ostean bena barneko morfina jartzen denean, bonba elektroniko batek minaren kontrolean abantailarik dakarren aztertzea.

Metodoak

14 astetan zehar sabelaldeko kirurgia (sigma aldeko ebakuntza laparoskopikoa) egin zaien 28 gaixo aztertu dira, aleatorioki aukeratutakoak. (18-65 urte bitartekoak, aurretik opiazeorik hartzen ez dutenak eta egoera kognitibo egokia zutenak izanik. Arrisku anestesikoa ASA I-III bitartekoak) Guztiek bena barneko morfina jaso zuten jarraikako perfusioa erabilita, metamizol eta parazetamolaz gain. 2 taldeak konparagarriak izan dira.14 pertsonetan mina areagotzen zen uneetan erizainak jarritako morfina aparteko dosi bat agindu genuen eta gainontzekoetan eurek bonba elektroniko bidez beren buruari jartzen zioten (Pazienteak Kontrolatutako Analgesia). Minari buruzko galdeketa egin zen (begizko eskala erabilita) min basala, min maximoa, bolus extrak jasotzeko denbora eta satisfazioa neurtuta. Horrez gain, orduko jasotako dosien bataz bestekoa kalkulatu zen.

Emaitzak

Pazienteak Kontrolatutako Analgesia (PKA) egin zen taldeetan, min maximoa intentsitate gutxiagokoa izan zen. Bolo estrak jasateko denbora 0 min izan zen eta erizainari eskatu behar ziotenek bataz besteko 13 min itxaron behar izan zuten, dosi totala handiagoa izanik. PKA edukitako gaixoak erosoago egon ziren lehengo 48 orduetan.

Ondorioak

Gaixoek mina tratatzeko dosi estrak erizainari eskatu behar ez dizkiotenean, dosiak lehenago eta maizago jasotzen dituzte, autonomoago sentitzen dira, eta erosoago daude, minaren maila gutxituz. Teknologia berriek minaren kontrolaren gain oso eragin positiboa daukate.

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan