Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.15. Hipotiroidismo klinikoa eta subklinikoa datutan

Egileak: Xabier Zupiria Gorostidi, Alberto Muguruza Valdeolmillos, Iker Zarraga Olabarri, Mikel Torrontegi Fernandez

Q3.2 ikerketa taldea


Sarrera

Hipotiroidismoa eta hipotiroidismo subklinikoa lehen mailako kontsultan asko ikusten dira. Maiz, gure burua honako azalpenak ematen aurkitzen dugu: zertan datzan bien arteko ezberdintasuna, ugaria dela, noiz tratatu behar den, etab.

Helburuak

Hipotiroidismo klinikoaren eta subklinikoaren prebalentziaren, etiologiaren, diagnostikoaren eta hartu beharreko jokabidearen (protokoloen) datu eguneratuak laburbildu poster batean. Horrez gain, biak azaltzeko erabilgarria izan daitekeen “lokomotoraren” metaforaren irudi bat egin.

Metodoak

Bilaketa bibliografikoa: uptodate, trip database, fisterrae, cochran. Hitz gakoak: hypothyroidism, subclinical hypothyroidism, epidemiology, clinical manifestations, diagnosis, managemet.

Emaitzak

- Hipotiroidismoa biztanleriaren an gertatzen da (gizonezkoen %0,1ean eta emakumezkoen %1,9an) adinarekin gora egiten duelarik (%7, 55 urte edo gehiago dutenengan). Hipotiroidismo subklinikoa biztanleriaren ean ere ikusten da, adinarekin ere prebalentziak gora egiten duelarik. - Gehienak tiroiditi autoinmuneen ondorioa edo iatrogenikoak dira. - Subklinikoak gehienetan ez du sintomarik ematen (hortik bere izena), eta ematekotan hipotiroidismo klinikoarenak dira: ahulezia, hotzarekiko sentsibilitatea, depresioa, idorreria, bradipsikia… Diagnostikoa TSH eta T4aren bitartez egiten da. - Klinikarik gabe eta odolean T4 tarte egokian badago eta TSHa altua, hipotiroidismo subklinikoaren aurrean gaude. Horrelakoetan bi hormona horien kontrola egin behar da eta klinika badago, T4a baxua (<0,9) bada edo TSHa 10 baino gehiagokoa bada bakarrik, hasiko dugu tiroide-hormonekin tratamendua. Hipotiroidismoa beti tratatu behar da tiroide-hormonekin eta hormonen kontrola egin behar da dosia ondo egokitzeko. Gaur egun dosi ezberdin askotako levotiroxinak daude merkatuan.

Ondorioak

Bai hipotiroidismoa eta bai hipotiroidismo subklinikoa ugariak dira eta maiz ikusten dira lehen mailako asistentzian. Maila horretan komeni da hormonen kontrolak egitea tratatu behar den edo ez ikusteko, eta baita dosia egokitzeko ere.

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan