Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.16. HLA-B27 determinazioa

Egileak: Monika Aras Ibarzabal, Loreto Garcia Lagarejos, Belen Rodriguez Men, Mª Mar Gonzalez de las Cuevas, Paloma Isusi Gorbea, Fernando Marco de Lucas, Jose Mª Beltran de Heredia Oyarzabal

Osakidetza. Basurtuko Ospitalea. Hemato-Immunologia Laborategia.


Sarrera

Proba honen bidez EDTArekin jasotako odolean, leukozitoaren azalean HLA-B27 antigenoaren presentzia detektatzen da. HLA antigenoak proteina taldea dira. Antigeno hauek bi klase ezberdinetan banatzen dira: I klasea (A,B,C) eta II klasea (DR,DP,DQ), Haietako bakoitzean aldagai ugari aurki ditzakegu. HLA-B27 antigenoa %5-10 populazioan eta patologia autoimmuneetan handiagotuta dago. Espondilitis ankilopoyetikaren ia %90 gaixo inguruk daukate HLA-B27 antigenoa, Artritis erreumatoidean %80 gaixo inguru dira positiboak, Reiter sindromean %50-80 eta Uveitisean %40-70 inguru. Nahiz eta HLA-B27 ez da patologia hauen jatorria, gaixotasun guzti hauetan antigenoa aurki dezakegu.

Helburuak

HLA-B27 antigenoaren presentzia detektatzea fluxuzko zitometria-multiparametrikoa erabiliz.

Metodoak

561 lagin aztertu dira (294 gizonezkoak eta 267 emakumezkoak) odol laginak EDTA tutuan jaso eta Basurtuko Ospitaleko Hematologia Zerbitzuak aztertu zituen, immunologia laborategian 2010 urtean zehar. Erabilitako teknika, monoklonal antigorputzen zuzeneko markatzea izan zen. • Erreaktiboak: HLA-B27 FITC (Rafer), HLA-B27+HLA-B7 (Beckman-Coulter) • Eritrozitoen lisia Q-prep (Beckman-Coulter) • Fluxuzko zitometriaren irakurketa, FC500 (Beckman-Coulter) zitometroarekin eta CXP programarekin aztertu zen.

Emaitzak

2010 urtean zehar 561 lagin aztertu ziren. HLA-B27 antigeno 59 gaixoetan antzeman zen (10,7%), 15 Espondilitis antilopoyetikan (25,43%), 5 Uveitisean (8,47%), 3 Sakroileitisean (5,08%) eta gainerakotan diagnostiko desberdinak izan ziren.

Ondorioak

HLA-B27aren determinazioa ez da patologiaren diagnostikoa egiteko erabiltzen, baina seinaleak, sintomak eta beste laborategiko frogak elkartzean, HLA-B27 antigenoarekin erlazionaturik dauden autoimmune gaixotasunak diagnostikatzen edo baztertzen laguntzen digu.

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan