Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.17. Joera adierazlearen propietateak egiaztatzearen garrantzia

Egileak: Lorea Martinez Indart, Arantza Urkaregi Etxepare, Jose Ignacio Pijoan Zubizarreta

Osakidetza. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Epidemiologia Klinikoko Unitatea; EHU-Bilbo. Matematika Aplikatua eta Estatistika Saila.


Sarrera

Joera adierazlea (propensity score) medikuntzan gero eta gehiago erabiltzen den estatistika teknika da. Beraren abantailak argiak dira baldin eta oreka adierazlea izateko baldintzak betetzen badira. Lan bibliografikoaren ondorioz ikusi dugu beti ez direla egiaztatzen joera adierazleak bete behar dituen baldintzak.

Helburuak

Joera adierazlearen baldintzak egiaztatu beharra azpimarratzea eta horretarako baliabideak azaltzea. Zehazkiago, joera adierazlearen oreka eta euskarri komuna aukeratu behar dira.

Metodoak

Joera adierazlearen oreka egiaztatzeko, joera adierazle hori zatitu behar da. Tarteak egiteko bi era daude: luzera berdineko 5 tarte edo kintilak. Zati horietan artatuak eta ez artatuak orekatuta daudela ikusi behar da eta joera adierazlean sartutako aldagaien oreka ere begiratu behar da. Ondorioak era egokian interpretatzeko beharrezkoa da euskarri komuna aukeratzea, hau da, joera adierazlearen eremu osoan artatuak eta ez artatuak egongo direla bermatzea. Euskarri komun hau modu desberdinetan era daiteke. Ohikoena artatuen joera adierazleen artean minimoa baino baxuagoa duten gaixo ez artatuak kentzea da. Bestetik, ez artatuen joera adierazleen artean maximoa baino balio altuagoa duten artatutako gaixoak kendu behar dira.

Emaitzak

Datu fitxategi bat erabiliko dugu oreka egiaztatzeko prozedura erakusteko eta euskarri komunik ez badago, agertzen diren arazoak azaltzeko. Aldi berean, beste datu fitxategi bat erabiliko dugu hurrengoa ikusteko: berez joera adierazlearen oreka beti ez dela betetzen eta, batzuetan, ezinezkoa dela joera adierazle egokia topatzea.

Ondorioak

Baldintza horiek ez badira egiaztatzen ezin da joera adierazlea erabili beste teknika estatistikoen barruan, nahasketa kendu dugula suposatuz. Egoera horretan posiblea da lortutako ondorioak okerrak izatea, hain zuzen, baldintzak betetzen ez direlako.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan