Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.19. Kolelitiasiaren garapena obesitate morbidoa duten gaixoetan

Egileak: Patricia Sendino Cañizares, Leire Agirre Etxabe, Gaizka Errazti Olartekoetxea, Iratxe Rodeño Esteban, Alberto Colina Alonso

Osakidetza. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Kirurgia Orokorra.


Sarrera

Laparoskopia bidez obesitatearen kirurgian kolezistektomia egitea ez dago frogatua egokia denik; horregatik egin dugu analisi hau.

Helburuak

Obesitate morbidoaren kirurgian, laparoskopia bidez operatutako pazienteak aztertu dira kirurgia ondoren kolelitiasia garatu duten baloratzeko.

Metodoak

Atzera begirako analisia eginez, Gurutzetako Ospitalean laparoskopia bidez operatu diren 100 obesitate morbido kasu aztertu ditugu. Kirurgia aurretik, kolelitiasia baloratzeko, ekografia abdominala egin zen. Kasu positiboetan obesitate kirurgiaz gain, kolezistektomia egin zen. Beste kasuetan aldiz, kolelitiasiaren garapena aztertu zen.

Emaitzak

100 pazienteetatik 14, koleziztektomia egina zutenez, ez ziren analisian sartu. Geratzen diren pazienteetatik %73.3ak emakumeak ziren. Bataz besteko adina 42.43 (24-63) urtekoa izan zen. Kirurgiaren aurretik egindako ekografian kolelitiasia zuten 12 paziente diagnostikatu zirenez, kirurgian behazun-xixkua kendu zitzaien. Kolezistektomia egiteak ez zuen eragin adierazgarririk izan egonaldi-denboran, kirurgiaren iraupenean, ezta konplikazioetan ere. 39 (+18) hilabeteko jarraipena egin ostean, 9 pazientek kolelitiasia garatu zuten. Ondorioz, guztiei, laparoskopia bidez kolezistektomia egin zitzaien konplikaziorik gabe.

Ondorioak

Kirurgia irekiko garaian, autore askok, bypass gastriko guztietan kolezistektomia egitea bultzatu zuten. Hala ere, laparoskopia bidezko kirurgian ez dago adostasunik. Gure emaitzak aztertuz eta gure pazienteetan kolelitiasiaren garapena baxua (a) izanik, ekografia positiboa duten pazienteetan soilik egokia izango litzateke kolezistektomia egitea.

Azken Berriak

Osasunaldiaren 4. edizioan aurkeztutako lanen laburpenak irakurgai daude jada Osagaiz aldizkarian
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 10ean egin ziren X...
Euskara zu zara
"Euskara zu zara" kanpainari jarraipena ematen ari zaio AEK ikasturte berrian. Parte hartzea doan da, eta izena ematen dutenen artean hilero 10 sari zozketatuko dira. Izena emateko, bidali whatsappa (607 530 132), pasatu euskaltegitik edo...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan