Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.20 Hiperemesi kanabinoidea

Egileak: Leire Zelarain Yeregui, Irune Tubia Barberia, Ainara Iriarte Rodríguez, Irune Fernandez Rived

Sanduzelai Osasun Zentroa IFR, CHN Digestivo saila AIA, Txantrea Osasun Zentroa ITB, Burlata Osasun Zentroa LZY


Sarrera

Kannabisaren erabilera altua da Espainian: herritarren %60k kontsumitu du noizbait, eta gazteen %20k kontsumitzen du egunero.

Kannabisaren erabilera onartuta dago terapia gisa zenbait unetan, okak eta goitikak kontrolatzeko, kimioterapian adibidez.

Hiperemesi kanabinoidearen ezaugarri garrantzitsuena goragalea eta goitika errepikakorrak dira. Cannabisak, paziente kronikoetan, kontsumo- urteen ondoren hasten da, kontsumoarekin du erlazio zuzena. Etetean desagertzen da, eta berriz kontsumitzean berriz agertzen.

2004an lehendabiziko kasua deskribatu zenetik, kasu berriak ezagutu izan dira.

Etiologia ez da ongi ezagutzen, baina frogatu da sistema linbikoarekin duela zerikusia, zehazki hipokanpoaren, hipotalamoaren eta guruin pituitarioaren mailan. Maila horrek antsietatea, digestio-aparatua eta termorregulazioa kontrolatzen ditu.

 

Helburuak

Nola atzeman dezakegu gaitz hau? Nagusiki, zerekin egin behar da diagnostiko diferentziala?

 

Metodoak

Bibliografiaren berrikuspena

 

Emaitzak

KLINIKA

Kanabisaren zenbait urtetako kontsumoaren ondoren agertzen dira goitikak.

Patroi ziklikoa du, aste gutxikoa edo zenbait hilabetekoa, kanabisaren kontsumoa mantentzen den bitartean. Kontsumoaren araberakoa da: behin kontsumoa utzita desagertzen da, eta, itzuliz gero, berriro agertzen da. Goitikak esterotipatuak dira: bat-bateko hasiera dute, aurreabisurik gabe, eta okak, izerdia, sabeleko mina eta polidipsia ager daitezke.

Pisuaren galera (5-10 kg).

Ur beroko bainuak mina arintzen du, eta konpultsiboki hartzen dituzte, bero- bero eta azalean erredurak eragiteraino. Ura hoztean, sintomak okerragoak izaten dira.

Erresistentzia medikamentuei. Prodomoak ager daitezke.

Goizaldean normalean, gosaltzeko gogorik gabe, jateko beldurrez.

 

DIAGNOSTIKO DIFERENTZIAL EDO BEREIZGARRIA

- Addison.

- Kanabisaren abstinentzia sindromea.

- Goitika pediatrikoak.

- Goitika psikogenoak.

- TOC.

- Elikadurako nahasmenduak.

 

Ondorioak

Kontuan izateko diagnostikoa iruditzen zaigu, betiere behar bezalako diagnostiko bereizgarria eginez. Horretarako, ezinbestekoa da anamnesian kanabisaren kontsumoa kontuan izatea. Diagnostikoa kontuan hartzeak beharrezkoak ez diren probak ekidin ditzake.

 

Bibliografia

http://link.springer.com/article/10.1007%2Fs10620-010-1131-7

Cannabinoid hyperemesis syndrome: a case series and review of previous reports.

Nicolson SE, Denysenko L, Mulcare JL, Vito JP, Chabon B.

Cannabinoid hyperemesis syndrome.

Galli JA, Sawaya RA, Friedenberg FK.

Source. Temple University Hospital, Philadelphia, PA 19140, USA.

Cannabinoid hyperemesis syndrome: Clinical diagnosis of an underrecognised manifestation of chronic cannabis abuse.

Siva P Sontineni, Sanjay Chaudhary, Vijaya Sontineni, and Stephen J Lanspa.
This article has been cited by other articles in PMC.

Cannabinoid Hyperemesis and Compulsive Bathing: A Case Series and Paradoxical Pathophysiological Explanation. Dale A. Patterson, MD, EmmaLeigh Smith, MD, Mark Monahan, MD, Andrew Medvecz, BS, Beth Hagerty, BS, Lisa Krijger, MD, Aakash Chauhan, BS and Mark Walsh, MD

Vómitos cíclicos secundarios al consumo de cannabis.

Cyclical hyperemesis secondary to cannabis abuse.

Enriqueta Ochoa-Mangadoa,Mónica Jiménez Giméneza, Estrella Salvador Vadilloa,Agustín Madoz-Gúrpide. A- Servicio de Psiquiatría, Hospital Universitario Ramón y Cajal, Madril, Espainia. B- Centro de Salud Mental de San Blas, Madril, Espainia.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan