Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.2 AGHS: Kasu batengatik eginiko tratamenduaren eguneraketa

Egileak: Lorea Gonzalez Rojas, Ruben Peinado Jaro, Olatz Olaziregi Zabaleta, Lorea Imirizaldu Monente

Nafarroako ospitalegunea


Sarrera

Atentzio Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Sindromea (AGHS) portaera arazoa da, sintoma nagusiak hauek dituena: distrazio moderatu edo larria, atentzio-epe laburrak, ezinegon motorea, desoreka emozionala.

 

Helburuak

AGHSren inguruko tratamentu farmakologikoan gaur egun dauden aukera ezberdinak azaltzea.

 

Metodoak

AGHS kasu baten aurkezpena, ezaugarri klinikoen deskribapena eta tratamendu   farmakologikoetarako   aukera   ezberdinen   azalpena   egitea.

11 urteko mutila Osasun Mentaleko kontsultara doa, 6 urte dituenetik zailtasunak dituelako: idazteko eta irakurtzeko arazoak, eskolako etxeko lanak egiteko zailtasunak (gurasoek lagunduta ere), arreta galtzen du askotan, eta haserretzen da, eskolako portaera ez da egokia (behar ez denean hitz egiten du, lagunak gogaitzen ditu, altxatzen da...) eta azkeneko hilabeteetan begiak ixten dizkion aurpegiko tik bat dauka.

 

Emaitzak

AGHSak prebalentzia handia dauka haur eta gazteetan (%5 inguru). Sintoma nagusiak hiru taldetan banatzen dira: atentzio gabezia (erraz deskuidatzen dira, atentzioa ezin dute luzaro mantendu, …), hiperaktibitatea (gehiegizko ezinegon motorea, eserita egoteko eta lanak jarraitzeko zailtasunak, …) eta jauzkortasuna (itxaroteko zailtasunak, arriskuaren kontzientzia eskasa, …). Maiz agertzen da beste gaixotasun psikiatrikoekin batera. Diagnosia klinikoa da.

6 urte baino gutxiagokoentzako tratamenduaren oinarriak eskolaren eta gurasoen parte-hartzea eta portaeraren psikoterapia kognitiboa dira.

6 urtetik gorakoentzat, medikamentuak gehituko ditugu: psikoestimulanteak (metilfenidatoa), atomoxetina, alfa-agonistak (klonidina, guanfazina).

Gure  haurrarekin,  tratamendu-aukera  ezberdinak  erabili  ziren,  bere  tikak kontuan hartuta.

 

Ondorioak

AGHS arazo psikiatrikoa da maiz haur eta nerabeetan. Zenbait medikamentu talde daude, gaixoaren ezaugarri eta komorbilitatearen arabera erabil daitezkeenak.

 

Bibliografia

Guía de práctica clínica sobre el trastorno por déficit de atención con hiperactividad (TDAH) en niños y adolescentes. Guías de práctica clínica en el SNS. Ministerio de sanidad, política social e igualdad. 2010.

Mulas F, Gandía R. et al. Actualización farmacológica en el trastorno por déficit de atención/hiperactividad: modelos de intervención y nuevos fármacos. Rev Neurol 2012; 54 (Supl 3): S41-53

Shaw M, Hodgkins P, et al. A systematic review and analysis of long-term outcomes in attention deficit hyperactivity disorder: effects of treatment and non-treatment. BMC Med. 2012 Sep 4; 10-99

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan