Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.25 Neurozistizerkosiaren diagnostiko kliniko erradiologikoa

Egileak: Irantzu Huarte Labiano, Miren Bidarte Sota, Maite Ayarra Elia

Uharteko Osasunetxea (I.H.L. eta M.A.E.) Mendilorriko Osasunetxea (M.B.S.)


Sarrera

Neurozistizerkosia Taenia solium helmintoaren larbak nerbio-sistema zentrala kutsatzen dutenean ematen da.

Parasitoaren arrautzekin kutsatutako elikagai edo uraren edota autokutsaduraren bitartez harrapatzen da ziztizerkosia. Azken ikerketa epidemiologikoek kutsadura-iturri garrantzitsuena harreman zuzena dela diote (pertsona-pertsona: elikagaien manipulatzaileak, elkarbizitza, etab.).

 

Helburuak

Kasu kliniko baten bitartez eritasun honen errebisio bat egitea eta krisi epileptikoen diagnostiko diferentziala mahai gainera ekartzea.

 

Metodoak

Kontsultaren arrazoia:

- Buruko mina eta kontzientzia-galera. Aurrekariak:

- Krisi epileptikoa 12 urte zituenean, bere herrialdean tratatua: BOLIBIA.

Oraingo kontsulta:

43 urteko emakumea orain dela ordu bete, eskuineko eskuan parestesiak nabaritu ditu eta jarraian kontzientzia galdu du. Senideak izan duen krisi konbultsiboaren lekuko izan dira. Kontzientziara bueltatu denean nahasia agertu da. Orain buruko min orokorra eta berebizikoa.

PA: 150/80 mmHg, Pultsoa: 91lpm, Sat O2: %95, Fi O2: %21, Tª: 36.5ºC, Glasgow: 15. Izerditsu agertzen da eta antsietate askorekin. Azterketa Fisiko orokorra: normala.

Kontziente  eta  orientatuta,  hizkera  normala,  par  kranealak  normalak, iduneko gogortasunik ez, fokaltasunik gabe.

 

Emaitzak

Froga Osagarriak:

Analitika: Hb: 13.5 g/dl; Leukozitoak 5.700 (formula normala); Plaketak 327.000; INR: 0,92; Fribrinogenoa 387 mg/dl; ALT: 23u/l; beste guztia normala.

EKG: erritmo sinusala, 86 l/m.

Bularreko Rx: normala.

OTA Kraneala: Ezkerreko zonalde fronto-parietalean periferikoki, 3 cm- ko diametroko lesio kistikoa edemarik gabe, kaltzifikazio nodularrekin. Nabarmentasun apala kontrastearekin. Guztia fase besikularreko neurozistizerkosiaren iradokitzailea.

Izterreko Rx: Tamaina txikiko kaltzifikazio ugari, zistizerkosiarekin bateragarriak euren morfologiagatik.

Diagnostiko Diferentziala:

- Parasitosiak (zistizerkosia, trikinosia).

- Burmuineko minbizia.

- Tuberkuloma.

- Burmuineko abszesua.

- Toxoplasmosia.

Epai Klinikoa:

Eskuineko epilepsia rolandikoa Neurozistizerkosiak eragindakoa. ZISTIZERKOSI SISTEMIKOA.

Tratamendua:

Fortecortin® 1mg (DEXAMETASONA) (1p/6ordu) 2 astez Ezkazole® 400mg (ALBENDAZOL) (1,5-0-1) 2 astez

 

Ondorioak

Ziztizerkosia Erdi eta Hego Amerikan, Sahara azpiko Afrikan, Indian eta Asian orokorrean endemikoa da. Geure eremuan eritasun honen intzidentzia handituz joan da azken urteetan herrialde hauetatik etorritako immigrazioagatik.

Garapen-bidean dauden herrialdeetan, neurozistizerkosia helduengan ematen diren krisi epileptikoen kausarik ohikoena da. Immigrazioaren ondorioz bere prebalentzia handitzen ari da. Kontuan hartu beharreko eritasuna da helduengan ematen diren krisi epileptikoen diagnostiko eta kudeaketan.

 

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan