Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.13 Espektro zabaleko betalaktamasak dituzten enterobakterioen epidemiologia molekularra gipuzkoako goierri-urola, debabarrena eta debagaraiko eskualde sanitario integratuetan

Egileak: Joxe Mari Manterola Martija, Ainara Rodríguez Achaerandio, Ana Iturzaeta Gorrotxategi, Mirian Alkorta Gurrutxaga, Jorge Taboada Gómez, Elisenda Miró Cardona, Ferran Navarro Risueño

Debabarrena ESIa (JMM, JTG); Goierri-Urola ESIa (AIG, MAG), Debagaraia ESIa (ARA), Hospital de Sant Pau. Bartzelona (EMC, FNR)


Sarrera

Gero eta ohikoago da enterobakterioak zefalosporineekiko erresistenteak izatea, espektro zabaleko betalaktamasak (EZBL) dituztelako: Escherichia colik eta Klebsiella pneumoniaek, batez ere.

Helburuak

- EZBLen prebalentzia jakitea, guztira 225.000 biztanle dituzten Goierri- Urola, Debabarrena eta Debagaraiako Eskualde Sanitario Integratuetan (ESIetan).

- EZBL motak ezagutzea eta beren karakterizazioa burutzea.

- EZBL anduien klonalitatea aztertzea.

Metodoak

- Anduiak 2010ko otsaila eta 2011ko iraila bitartean isolatu ziren.

- EZBLak detektatzeko eta karakterizatzeko, Zumarraga, Mendaro eta Arrasateko ospitaleetako isolatuak aztertu ziren: E.coliren lehen 20 isolatuak (erietxe bakoitzeko) eta K.pneumoniaeren lehen 6ak.

- Karakterizazioa honako tekniken bitartez egin zen: pI.a, IEFa., PCRa eta sekuentziazioa.

- Anduien klonalitatea jakiteko, berdinak diren ala ez jakiteko, hain zuzen-bakterioen DNAsa Xbal endonukleasarekin zatitu zen eta gero espektro pultsatua egin.
 

Emaitzak

- E.coliren 7.802 andui (%5,8 EZBL) eta K.pneumoniaeren 637 andui (%6,9 EZBL) isolatu ziren. K.pneumoniaeren portzentajea ezberdina izan zen Debagaraiko, Goierri-Urolako eta Debabarreneko ESIetan.

- E.coli anduien %95 eta K.pneumoniaeren %92 gernuko laginetan isolatu ziren.

- EZBLak dituzten 60 anduietan honako EZBLak egiaztatu ziren: CTX-M-15 (34), CTX-M-14 (12), SHV-12 (5), CTX-M-1 (3), eta beste lau mota, zenbait kasutan TEM edo OXA-1arekin batera.

- 6 K.pneumoniaetan detektatu ziren EZBLak honakoak ziren: SHV-5 (4), CTX-M-1 (1),  CTX-M-14  (1), EZBL  berri  batekin  –SHV-52arekin (GenBank HQ845196) -batera.

- E.colin 9 elkarte klonal antzeman ziren (CTX-M-15eko 7 klon, CTX-M- 27ko bat eta SHV-12ko beste bat). Elkarte klonal hauetako batzuk zentro soziosanitario jakin batzuetan agertu ziren. SHV-5 zuten hiru K.pneumoniaeren agerraldi topatu ziren.

Ondorioak

E.coliren %5,8k eta K.pneumoniaren %6,9k EZBLak zeuzkaten. EZBLen tasa honakoa da: 132/100.000 biztanleko eta urteko.

E.colin CTX-M-15 (%57) izan da EZBL ohikoena eta K.pneumoniaen, aldiz, SHV motakoa.

K.pneumoniaen, EZBL berri bat detektatu da, SHV-52a (GenBank HQ845196).

Ospitaleetan ez da agerraldi nosokomialik antzeman.
 

Azken Berriak

Osasunari buruzko udako ikastaroak
EHUk datozen hilabeteetarako ikastaro asko antolatu ditu Udako Ikastaroen barruan. Osasun alorrari buruzko zenbait ikastaro dago eta horien artean, euskarazko batzuk baditugu: Fentaniloa, mendekotasuna eta gizartea. Organu emailetza, biziak s...
Hizkuntzalaritza Klinikoko II. Jardunaldia
Hizkuntzalaritza Klinikoko lehen jardunaldia Baionan egin zen 2020ko irailaren 4an. Horren helburua izan zen euskaldunengan aztertzen diren hizkuntza-nahasmenduei buruzko lan eta proiektuen aurkezpen bat egitea, modu dibulgatiboan, elkarren lanen berri ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan