Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.21 Hortz erupzioaren bilakaera eta bere patologiak

Egileak: Ane Vila Urizar, Nerea Gonzalez Temprano

Bideko Ama Birjina Ospitalea


Sarrera

Hortzen erupzioak bilakaera zehatza jarraitzen du, eta denbora horretan gaitz eta anomalia desberdinak izan daitezke.

Behin behineko hortz edo dezidualen erupzioaren bilakaera 6 hilabete eta 24 hilabete bitartean izaten da, eta, behin betiko hortzen bilakaera 6 urte eta 21 urte bitartean. Denbora horretan kopuru, itxura, kolore, tamaina edo forma-alterazioak izan daitezke eta hainbat arrazoirengatik (higiene txarra edo horren gabezia, elikadura-arazoak…) sor daitezkeen hainbat patologia ikus ditzakegu.
 

Helburuak

Helburua da modu eskematiko eta grafikoan bilakaera hau eta hainbat patologia azaltzea, kontsultetan horrelako kezkak azaltzen zaizkigunean ideia orokorra edukitzeko, eta, bide batez, informazio zehatzagoa emateko baliabide gisa erabiltzea.

Metodoak

Hainbat  Bibliografia  aztertu  da  eta  patologia  garrantzitsuena  modu eskematiko eta argian azaldu da.

Emaitzak

Patologia desberdinak aztertu dira modu grafikoan:

- Zenbaki-normaltasun ezak: Hipodonzia, oligodonzia, hiperdonzia.

- Tamaina-anomaliak: Makrodonzia, mikrodonzia.

- Kolore-anomaliak: Tintzioak...

- Forma-anomaliak: Dens in dente, hortz konoideak, esmalte perlak, bikiketa (gemelación), fusioa, sustrai alterazioak.

- Estruktura-anomaliak: esmalte, dentina edo zementuarenak.

- Erupzio/sortze-anomaliak: ektopia, erretentzioa, ankilosia, kistea...

Ondorioak

Patologia honen berri izatea garrantzitsua da, goiz diagnostikatu behar baita, infekzioak (lokalak edo sistemikoak), disoklusio-arazoak eta hortzen galerak ekiditeko.

Gainera, kontuan izan behar da hortzak gure aurpegiko egitura estetikorako oso garrantzitsuak direla eta izan ditzaketen arazoek haurren autoestimuan eta nortasunaren egituraketan eragina izan dezaketela.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan