Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

5.8 Ariketa fisiko aerobio eta anaerobioa ezinbestekoak dira gaixotasun erreumatikoak dituzten haurrentzako

Egileak: Olaia Fernandez Berrizbeitia, F. Javier Humayor YaƱez, J.Manuel Gorordo Olaizola, Elena Sanchez Gonzalez, M. Luz Garcia Vivar

0


pdf  ARIKETA FISIKO AEROBIO ETA ANAEROBIOA EZINBESTEKOAK DIRA GAIXOTASUN ERREUMATIKOAK DITUZTEN HAURRENTZAKO

Sarrera

Gaixotasun erreumatikoak kronikoak dira. Fase akutuan umeek atsedena egin behar dute. Epealdi horietan bai giltzadurak zein muskuluak ahuldu eta zurrundu egiten dira.

Helburuak

Haurtzaroko gaixotasun erreumatikoek eta egin beharreko atsedenak sortarazten dituzten lesioak eta ahultasuna/atrofia ekiditea.

Metodoak

Ariketa fisiko aerobiko eta anaerobikoak irakasten dira Erreumatologia Pediatriko Sailean. Hasiera batean, mugimendu pasiboekin hasten dira entreinatzen, giltzadurak mugituz gero hauen zurruntasuna ez baita ematen. Errehabilitazio zerbitzuak laguntza izugarria ematen digu, haur bakoitzaren beharretara moldatu egiten dute ariketa, batez ere hasierako momentuan. Bigarren epe batean, umeak era aktiboan egin behar ditu ariketak, beraz, artikulazioa mugitzeko indarra egin beharko du. Hau gainditu ostean, muskuluen momentua da, erresistentzia aurkako ariketak egin behar dira. Azkenik, umea hobetzen doan heinean, ariketa fisikoa gehituz joango gara, gaixotasuna agertu baino lehen egiten zuen bizitza aktiboa berreskuratu arte. Orduan, ariketa aerobikoa eta anaerobikoa maiz egin beharko ditu, ahalik eta osasuntsuen egon dadin.

Emaitzak

Azaldutako ariketak egiten dituzten haurrek errekuperazio arina izaten dute, hanturak eta atsedenaldiak sortarazten dituen ondorioak saihestuz.

Ondorioak

Beharrezko botikak hartzeaz gain, gaixotasun erreumatikoak dituzten umeek tratamendu fisikoa egin behar dute; hau tratamenduaren parte ezinbestekoa delarik.

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan