Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

5.22 Gurpildun aulkiko saskibaloiko talde baten denboraldi bateko errendimenduaren analisia

Egileak: Jurgi Olasagasti Ibargoien, Montse Otero Parra, Javier Yanci Irigoyen, Cristina Granados Dominguez, Aduna Badiola Lekue, Aitor Iturricastillo Urteaga, Iraia Bidaurrazaga Lopez de Letona, Susana Gil Orozko

0


pdf  GURPILDUN AULKIKO SASKIBALOIKO TALDE BATEN DENBORALDI BATEKO ERRENDIMENDUAREN ANALISIA

Test emaitzak denboraldiaren hasieran (T1) eta bukaeran (T2)

Sarrera

Urritasun fisiko (UF) egoeran dauden pertsonentzat gurpildun aulkiko saskibaloia (GAS) taldekako kirol aukera da. Kirolaren praktikak gaitasun fisikoak hobetzen ditu eta ondorioz egoera fisikoaren hobekuntza ematen da. Beraz, UF egoeran dauden jokalariengan, saskibaloiko denboraldi bateko entrenamenduek duten eragina aztertzea garrantzitsua da.

Helburuak

Denboraldi batean zehar GAS-ko talde bateko egoera fisikoa nola aldatzen den ezagutzea.

Metodoak

Salto Bera-Bera taldeko hamasei jokalarik hartu zuten parte (33,06±7,36 urte), horietatik bi emakumezko. 2012-2013 denboraldiaren hasieran (T1) eta bukaeran (T2) ondorengo testak egin genizkien: Antropometria (masa eta gantz tolesturak), 5 eta 20mko abiadura baloarekin eta baloirik gabe, agilitate probak (T-testa eta Pick-up1), baloi medizinalaren jaurtiketa, pase maximoaren testa, Yo-yo Intermittent recovery test-a 10 m-ra moldatua (egindako distantzia m-tan), esku-dinamometria eta laktatoa (biak Yo-yo testaren aurretik eta ondoren).

Etika Batzordeak ikerlan hau onartu zuen eta jokalari guztiek baimendutako sinadura eman zuten.

SPSS v21 erabiliz estatistiko deskriptiboak (batezbestekoa eta desbiderazio estandarrak), Wilcoxon-en testa, aldaketen portzentajea (%) eta efektuaren tamaina kalkulatzeko Cohen’s d erabili ziren.

Emaitzak

Adierazgarriki ezberdintasun estatistikoak (p<0,05) hurrengoko hauexek izan ziren: 5m abiadura baloiarekin (hobekuntza: %9; d=0,87; T1:2,10±0,30s vs T2:1,89±0,16s), 20m abiadura baloiarekin (hobekuntza: %8; d=1,08; T1:6,59±0,61s vs T2:6,06±0,33s). (Gainontzeko aldaketak Ikus 1. Taula)

Ondorioak

Test hauetan izan ziren hobekuntzak izan daitezke jokalarien aulkien erabilera hobetu zelako, testak ezagunak izan zirelako edo gaitasunak hobeak zirelako.

Entrenamenduak bereziki baloiarekin egindako abiadurako probetako emaitza hobetu zuen, teknika hau bereziki entrenatzen baita. Gainera, gainontzeko probetan ere hobekuntza nabariak gertatu ziren (%2-%15). Denboraldi batetako entrenamenduak kondizio fisikoa GAS aritzen direnetan ere hobe dezakeela bermatuz.

Bibliografia

1Sonja De Groot et al. Validity and reliability of test determining performance-related components of wheelchair basketball. Journal of sports sciences. 2012; 30(9): 879–887.

Azken Berriak

Sexu bidez transmititzen diren infekzioei buruzko saioa azaroaren 10ean
  COMGI Fundazioak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak saioa antolatu dute azaroaren 10erako: klamidia, gonorrea eta sifilis infekzioen gorakadari buruz hitz egingo du Oskar Ayerdi Aguirrebengoa Hiesaren Plana eta Sexu Transm...
Azaroaren 5ean Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia egingo dute Bilbon
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu du UEU Udako Euskal Unibertsitateak. Ospakizuna azaroaren 5ean (asteazkena) izango da, 18:30ean, Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo). Joan nahi izatekotan, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan