Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe

4.6 Bizkar eskola, gure mina menperatzen!

Egileak: Irune Goikoetxea Gonzalez, Araitz Garaikoetxea Velasco, Estibaliz OrdoƱez Torres, Juncal Urcullu Mugica, Miren Biotza Anparan Cuadra, Belinda Azahara Carcaboso Juez

0


Sarrera

Estatistiken arabera, pertsona helduen % 80k euren bizitzan noizbait bizkarreko mina izan dute.
Tratamendu kirurgikoa, soilik bizkarreko mina duten pazienteen % 20k behar dute.
Bizkar-eskola, Suedian duela 20 urte baino gehiago hasitako back school-ean oinarrituta dago.

Helburuak

Bizkar-eskolaren helburuak prebentzioa eta bizkarreko minaren norberaren zainketarako irakaspenak dira.
Bizkarrezurra nolakoa den, funtzionamendua, minen zergatia edota aurreko guztia saihesteko jarrera-arauak irakastean datza.

Metodoak

Bizkar-eskola, astean behineko lau saioz osatzen da. Hirugarrena ez ezik, era indibidualean ematen dena, saioak era kolektiboan ematen dira. Saio bakoitzak hogeita hamar  minutuko bi zati ditu; bata teorikoa eta bestea ariketak egiteko.
Back school, Suedian 1976an sortu eta Europako eta Amerikako zenbait herritara hedatu zen metodoa da. Bertan pazienteek bizkarrezurreko minei (kausa, tratamendua eta prebentzioa) buruzko informazioa jasotzen dute.

Emaitzak

Gorlizko Ospitalearen (Bizkaia) menpe dauden Uribe Kosta eta eskualde barruko osasun-zentroetako errehabilitazio-sailek, 2015. urtean, 20 eta 70 urte bitarteko 90 pazientez osatutako 350 bizkar-eskola saio eman zituzten.
Urtebete pasa ondoren, patologia desberdinengatik gerriko min kronikoa , zerbikaletako min kronikoa, etab.  jasaten duten pazienteengan, bizkarrezurraren eta beraren funtzionamenduari buruzko ikasketa sakonaren ondorioz, mina gutxitu eta batzuetan guztiz desagertzeraino hel daitekeela egiaztatu da.

Ondorioak

Bizkar-eskolarekin mina erabiltzeko edota lehen gai ez ziren egoeretan kontrolatzeko baliabide berriak lortzen dituzte.

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan