Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

5.6 Kasu Klinikoa

Egileak: Irune Tubia Barberia, Laura Valdivieso

0


kalzifilaxia1 kalzifilaxia2

Sarrera

67 urteko emakumea, aurrekari garrantzitsurik gabea. Ez du botikarik hartzen
Hankan 3 cmko eritema gogortua, beroa, mingarria, tarteka haznahia sortzen ziona eta erdian 4 mmko eskara beltza zuena. Hasieran mupirozinarekin tratatua izan zen. Erdialdean ultzera agertu zen eta aste baten buruan, infekzio-zeinuak. Amoxicilinarekin tratatu zen zelulitisa desagertu arte eta gero, pobidona iodatuarekin sendatu arte. Hiperpigmentazioa geratu zen lesioaren tokian.

6 hilabeteren buruan antzeko lesio bat izan zuen. Gorrixka eta eskara puntiforme zentralarekin. Eskara desbridatu eta mupirozina eta povidonarekin sendatu zen, antibiotikoen beharrik gabe.

3 hilabeteren buruan beste bi lesio izan zituen eta dermatologian kontsulta artekoa egin genuen biopsia egin ahal izateko.

Kasuaren errebisioa egin genuen.

Helburuak

Batzuetan ohikoak ez diren eritasunen sintomak ikusten ditugu herrietako kontsultetan. Hortaz, ohartarazi eta kasua probestuz kalzifilaxia errepasatzea.

Metodoak

Kasu kliniko baten azterketa eta haren gaineko errebisioa

Emaitzak

Dermatoskopia: Wickhamen estria vs liken zapala.

BIOPSIA: Estruktura baskular aunitzeko azal lagina. Kapilar harilkatuak, akantosia epidermisean eta erdian ultzera-estruktura baskular aunitzekin. Fibrosia dermisean. Histokimikan burnia makrofagoetan. Von Kossa: kaltzio-deposituak arteriola ertainen erdiko kapan, kalzifilaxiarengatik izan ahal direnak.
Bestelako frogak: PTH altua.


KALZIFILAXIA:

Heldu eta zaharrengan ematen da, emakumeengan gehiago. Patogenia ez da erabat ezaguna. Hipersentsibilitate sistemakoa ikusi da eta kaltzioa ehunetan pausatzen da. gizakiengan giltzurruneko gutxiegitasunak eragindako hipoparatiroidismoarekin lotzen da, baita diabetearekin ere.
Probokazio-substantziak: glukokortikoideak, immunosupresoreak, D bitamina, albumina infusioak, tobramizina intramuskularra, heparinato kaltzikoa, burni-dextrano konplexua.
Esplorazioa: Plaka iskemikoak, gorri ilunak, nekrosia, babak eta eskarak ager daitezke erdian. Desbridatzean ultzerak agertzen dira. Ohikoa da sobreinfekzioa, zelulitisa eta batzuetan bakteriemiaren eraginez. Erradiografietan zainak markatzen dituzten kalzifikazioak.

DD: Panikulitisa, baskulitisa, nekrobiosi lipoidikoa ulzerazioarekin, kalzinosis cutis, esklerodermia, ateroenbolia...
Tratamendua: Oinarrizko kausaren tratamendua. Energikoki desbridatzea eta infekzioen tratamendua. Glukokortikoideak saihestea.

Ondorioak

Kasu honetan biopsia kalzifilaxiarena izan daitekeen arren, hiperparatiroidismoa ez da aski gaixotasun hau konfirmatzeko. Gainera, eboluzioaren arabera egin beharko da behin betiko diagnostikoa.

Bibliografia

  • FitzPatrick. Atlas en color y sinopsis dermatologia.
  • Harrison. Principios de medicina interna

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan