Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

28. Osasun Biltzarra: Komunikazioa - Inkomunikazioa

5.4 Komunikazio-inkomunikazioa Azpeitiko Erizain eta Medikuen artean

Egileak: Arrate Ugarte Plazaola, Leire Arabaolaza Lizarralde, Mikel Galparsoro Goikoetxea, Maria Gerriko Murgiondo, Ane Illarramendi Arzalluz

Azpeitiko Osasun Zentroa


Sarrera

Egunerokotasuneko lanean, beti antzeman izan ditugu hutsuneak erizain eta medikuen arteko komunikazioan. OEE-k proposaturiko aurtengo gaiari jarraituz, gure zentroko egoeraren azterketa egitea erabaki dugu.

Helburuak

Mediku eta erizainen arteko komunikazioaren onurak aztertzea eta era berean, komunikazioa oztopatzen duten arrazoiak ezagutu, eta hobekuntzak proposatzea izan da lanaren helburua.

Metodoak

Azpeitiko Osasun Zentroko mediku eta erizain guztiei mezu elektroniko bidez egin zaie galdeketa. Erantzunak era anonimoan aztertze aldera LMUBa arduratu da galdeketaren erantzunak jaso eta zerrendatzeaz.
Komunikazio harremanean ondo jorratzen diren 3 adibide eta hobetu daitezkeen beste hainbeste zerrendatzeko eskatzen zitzaion bakoitzari. Jasotako erantzunetatik aipatuenak islatuko ditugu, eta hobetu daitezkeenetatik proposamenak egin.
Langileen erantzun maila oso altua izan da, 20 langileetatik 19k erantzun dute.

Emaitzak

Erizainek medikuekiko
Alde onak:
- Harreman ona orokorrean.
- Disponibilitate ona.
- Euskarazko komunikazioa gehienekin.
Hobetzeko arloak:
- Mediku eta erizainen kontsultak fisikoki ondoan izatea.
- UBA bilera presentziala egin.
- Kontsulta bat egitean molestatzen ari denaren sentsazioa.
- Mediku batzuk ezinbestekoa denean bakarrik erlazionatzen dira.
Medikuek erizainekiko
Alde onak:
- Harreman ona orokorrean.
- Disponibilitate ona.
Hobetzeko arloak:
- UBA bilera presentziala egin.
- Kordialitatea.
- Elkarrekin etxeko bisita gehiago egitea.
- Bi estamentuen arteko urruntasuna.

Ondorioak

LMUBak bilera egingo du profesional talde bakoitzarekin beste taldearen erantzunak ezagutzera emateko. Ondoren, bilera orokor bat egingo da langile guztiak batuz. Bertan, proposamen guztiak landuko dira, eta hobetu daitezkeen arloei irtenbide bat aurkitzen saiatuko gara.
Denbora falta dela eta proiektuko lehen atala egin dugu, hau da, langileek inkestak bete dituzte, erantzunak jaso eta zerrendatu egin dira.
Proiektuaren bigarren atala jorratzear dago.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan